Mugak / Fronteras - 'Las buenas compañías' film labur-dokumentalaren aurkezpena - Bertha Gaztelumendi, Memorandra | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

'Las buenas compañías' film labur-dokumentalaren aurkezpena

Las buenas compañías

Nuria Canal eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako eta memoria feminista berreskuratzeko helburua duen Las Buenas Compañías dokumentala aurkeztuko da. Proiekzioaren ondoren zuzendarietako batekin eta Memorandra elkarteko Arantza Olañetarekin solasaldia izango dugu.

1976an, Estatuan 350 emakume zeuden kartzelan adulterio, aborto eta prostituzio delituengatik eta beren amnistia izan zen garai hartako mugimendu feministaren errebindikazio garrantzitsuenetako bat. Urte hartan bertan Basaurin 10 emakume eta gizon bat atxilotu zituzten, abortatzeagatik edo abortuak praktikatzeagatik.  Horren aurrean, Errenteriko feminista talde bat antolatu egin zen abortatu nahi zuten emakumeei muga zeharkatzen laguntzeko.

 
 

Guests

Bertha Gaztelumendi

Ikerlaria eta dokumentalista

Memorandra

Kolektibo feminista

Documentación

Argazkiak

"Las buenas compañías" film labur-dokumentalaren aurkezpena