Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia - Las plumas - Ion Munduate | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Las Plumas Ion Munduate

Ushio Umagatsuren Kinkan Shoren pieza, Joan Jonasen Organic Honey Visual Telepathy performancea, eta Pier Paolo Pasoliniren Carnet de notas para una orestiada africana pelikula berrikusiz eman diot hasiera Las Plumas lanari.

Lan horiekin identifikatuta sentitzen naiz, denboratik abiatuz eta denboraren ideiaren bidez, orainaldi bakan eta arnas komun batean. Ekintzen materia jolas erritual eta irudi zalantzagarri batzuetan kokatzen da. Jorratzen dituen gaiek darioten kualitate intimoa eta publikoaren harremana direla eta. Gauzatze oso sinpleek osatzen dute Las Plumasen landu nahi izan dudanaren muina, nola idatzi eta ezabatu, ahapetik kantatu, eskuz egindako zerbait balitz bezala. Non natura edo naturarako okupatzen den joera edo okupatu nahi dena presente baitago. Paraje horietan beti dago atsekabea, baina atseden gozo bat ere bai; beti dago presente meditazioa. Denbora analogiko batean lan egiteko ahalegina da, hondarrezko erloju baten barnean bageunde bezala, mugitzen den hondar horrek eramango bagindu bezala zapaltzen dugun azalera aldatuz. Zuzenean filmatzen duen kamerari egindako gonbitak gertaera deslekutzen du, grabaketaren oraina eta etorkizuneko ikusle batekin eman litekeen topaketa baten entsegu baten gisa.

 

 

Juan Loriente eta Ion Munduaterekin
Kamera eta edizioa: Tamara Garcia Iglesias 
Laguntzaile artistikoa: Blanca Calvo
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren arte plastikoen diru-laguntza eta Tabakalerako egonaldi-programaren laguntzarekin.
Obra Tabakalerakin lankidetzan ekoiztu da.