- Lau noten opera - Tom Johnson | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lau noten opera

Opera euskaraz

1972an Tom Johnsonek “Four notes opera” (Lau noten opera) sortu zuenetik, urtero interpretatzen da mundu osoan zehar, hainbat hizkuntzatan. Tabakaleran, lehenengo aldiz euskaraz entzuteko aukera izango dugu.

 “Lau noten opera” lau notarekin konposatuta dago, baina nota horiek trebezia handiz moldeatuta daude, infinituak direlako itxura emanez. Bost pertsonaiak parte hartzen dute obra honetan, eta denen artean, opera bateko bost ahotsak parodiatzen dituzte, komedia koral dibertigarri bat osatuz. Antzerkitik hartutako tradizio bati jarraituz, pertsonaiek ez dute nahitaez jakin behar agertoki batean daudela. Beren zeregina da guztiz esanekoak izatea eta egileak sortu duen mundura egokitzea, espekulazio partikular oro alde batera utzita.

1972an “Lau Noten Opera” estreinatu zuenean, ezinezkoa zirudien balentria gauzatu zuen Tom Johnsonek. Hain zuzen, obrak irauten dituen 65 minutuetan, la, si, re eta mi notek osatzen dute partitura. Materiala horren soila izanik ere, generoaren berrikuspen kritiko eta zorrotza egitea lortu zuen, operako bost ahotsak parodiatzen dituzten bost pertsonaiarekin, komedia koral dibertigarria osatuz. Ideia xelebre honen bidez, karisma handiko antzezlana osatu zuen: berriki sortutako operetatik, azken hamarkadetako arrakastatsuenetako bat, mundu osoan taularatua eta hainbat hizkuntzatara itzulia.

“Lau Noten Opera”-ko bost pertsonaiek kantu lirikoko ahots tradizionalak (sopranoa, mezzosopranoa, baritonoa eta baxua) parodiatzen dituzte. Iaiotasunez moldatuta daude nota hauek, infinituak direlako itxura emateko. Operaren mamia ikertzen du honela Johnsonek eta bere arauak gainditzen ditu: tradiziozko generoak, pertsonaiek ez baitute beharrik agertoki gainean daudela jakiteko. Erabat esanekoak izatea da haien egitekoa. Autoreak haientzako sortutako munduaren araberakoak izan behar dira, edozein espekulazio partikular alde batera utzita. “Lau Noten Opera”-ko protagonistek, berriz, antzezpen baten barruan daudela jakingo dute une jakin batean, eta istorioa ustekabeko ildo berrietatik abiatuko da.

Formatu erdi-eszenaratua izango du Tabakaleran gozatu ahal izango dugun emanaldiak.Bost euskal bakarlari bokalek interpretatuko dituzte obrako pertsonaiak. Ezagunak dira haiek guztiak gure inguruan.

Ekaitz Unai González da agertokiko zuzendaria, Arkaitz Mendoza musika-eszenaren zuzendaria eta Malús Arbide  jantzien arduraduna.  Aktoreak, berriz, hauek dira: Miren Urbieta-Vega sopranoa, Marifé Nogales mezzosopranoa, Beñat Egiarte tenorra, Fernando Latorre baritonoa eta Pedro Llarena baxua. Eta horiekin guztiekin batera, Pedro José Rodríguez izango da pianoa jotzen.

Euskarazko opera hau Tabakaleraren eta Musika Hamabostaldiaren artean ekoitzi dute. Aurten 80. edizioa beteko duen musika-jaialdiaren barruko musika garaikidearen zikloan sartzen da.

 

Más actividades de Lau noten opera:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Tom Johnson

Konpositorea

Documentación

Videos

Lau noten opera

Lau noten opera

Lau noten opera. Promoa

Lau noten opera. Promoa

Argazkiak

Lau noten opera : aurkezpena

Lau noten opera : aurkezpena

Lau noten opera

Lau noten opera