Laurence Rassel | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Laurence Rassel

Gaur egun Bruselako l'erg (École Supérieure des Arts, École de Recherche Graphique) eskolako zuzendaria da. Proiektuen arduraduna (2008-2010) eta zuzendaria (2010-2015) izan zen Bartzelonako Fundació Antoni Tàpies fundazioan. Bertan erakusketa-programa bat antolatu zuen Eva Hesse, Anna Maria Maiolino, Kerry Marshall, Allan Kaprow eta Xavier Le Roy bezalako artistekin. 1997tik 2008ra bitartean Constant irabazi-asmorik gabeko elkartearen zuzendaritza-taldearen kide izan zen Bruselan, artearen, hedabideen eta teknologiaren alorretan jarduten duena.