Fokuak (FK) - Les Antiquités de Rome (Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 105') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Les Antiquités de Rome (Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 105')

Les Antiquités de Rome

 

Les Antiquités de Rome, Jean-Claude Rousseau, Frantzia, 1991, 105' 16mm, JB FR, Azp ES

Gonbidatua: Jean-Claude Rousseau

 

 

Nouveau venu, qui cherches Rome en Rome
Et rien de Rome en Rome n'apperçois
        – Joachim Du Bellay
(Iritsi berria, Erroman Erromaren bila zabiltzana,
Eta Erroman Erromari antzik ematen ez diozuna)

 

"Bai, eta oinarrizkoa da hori Les Antiquités de Rome pelikulan, izenburua den bezalakoa izanik ere ez duela Erromako antigualeko gauzarik erakusten, edo gutxienekoa bakarrik erakusten du, ia ezer ez. Panteoitik kupularen okulua bakarrik ikusten dugu, Cestia piramidea zapala agertzen da, lodierarik gabeko hiruki bilakatzen da, Koliseoa kale baten amaieran zeharka ikusi daiteke, edo gauez: Constantinoren arkuan lanak egiten ari ziren filmatu nuenean, aldamioek estalita zegoen; zirku Máximoa desagertua zen ia osorik, ... Eta hemen topatzen duguna horixe da, gutxiago erakutsi beharra dagoela hobeto ikusteko. Leihoei buruz diozuna, euren bidez ikusi daitekeena edo ikusten ez dena, ideia horretan dauka oinarria: ahalik eta gutxien erakustea, eta egia esateko, egokiena ezer ez agertzea litzateke. Horixe  da gertatzen dena lerroek eta masen arteko harremanak begiradak enkuadrea zeharkatu eta edukian geratzen ez denean, begirada edukiaz harago doanean. Horretaz ari naiz begirada lerroen eta marren arteko harremanean harrapatuta geratzen dela diodanean: gabezia intelektualaren mailara igotzen da eta ez dauka jada erakusten dena behatzearekin zerikusirik, begirada erakusten denaz harago joatearekin baizik. Ausentzia egoera bat da, abandonatzea. Ahultasun egoera bat kasik, esango nuke". 

 

           – Jean-Claude Rousseau

Más actividades de Fokua: Eskolatik:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.