Hirikikas - Lightpainting: argiarekin sortutako formen argazkigintza lantegia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lightpainting: argiarekin sortutako formen argazkigintza lantegia

Lightpainting - argiarekin sortutako formen argazkigintza lantegia

Lantegi honetan sentsore ezberdinekin lorturiko informazioa bisualizazioarekin esperimentatuko dugu (tenperatura, hezetasuna, seinale baten indarra, giharren esfortzua…) lightpainting edo argiarekin margotzearen argazki teknika erabiliz.

Zertan datza lightpainting teknika?

Teknika hau argazki batean argiarekin margotzean datza eta horretarako obturazio abiadura, kamareren sentsorearekin jolasten ikasiko dugu. Frank Gilbreth eta Lillian Moller Gilbreth ingeniariek 1914an lehenbiziko aldiz erabilitako prozesu analogikoa da eta geroztik, argazkian sormeneko esperimentazioa egiteko erabili izan ohi da.

Kasu honetan, programatu ditzakegun LED-ez osaturiko makila erabilitko dugu argi iturri eta irudi konplexuak airean sortzeko tresna gisa. Lightwand Kosmonaut izeneko makila honen erabilera, muntaia eta programazioa ere ikasiko ditugu, ikasleek euren kabuz aktibitatean sorturiko ideiak garatzen jarraitzeko aukera izan dezaten aurrerantzean.

Lantegia Timo artistaren lanean oinarritua dago.

 

 

 

  • Data: Asteartea, 2018ko Martxoak 6 > Asteazkena, 2018ko Martxoak 7
  • Ordutegia: 17:00-20:00
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
  • Hizkuntza: ES
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: +16 urte
Eman izena

Jarduerak