Erakusketa: L'Intrus - Natasha Marie Llorens, Jon Otamendi, Omar Mismar, Lara Tabet, Elizabeth Tubergen, Dages Juvelier Keates, Nadia Barkate, Alexis Steeves, Anna López Luna, Shane Aslan Selzer, Chelsea Knight , Jumana Manna , Ayman Alazraq , Emanuel Svedin | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

L'Intrus

l'ihntrus erakusketa

Batzuen ustez, organo bat errefusatzeak esan nahi du bihotza eztarritik gora botatzea eta gainera listua botatzea. Azken finean, badirudi ideia hori irudikatzeko hautatu zutela errefus hitza. Baina ez da hala; aitzitik, arrotzaren arroztasunaren zer alderdi den onartezina da gakoa, tratatzen ez bada heriotza eragin baitezake, azkar batean.

Jean-Luc Nancy, L’intrus

Erakusketaren komisarioa: Natasha Marie Llorens

Artista parte-hartzaileak: Ayman Alazraq y Emanuel Svedin, Nadia Barkate, Dages Juvelier Keates eta Alexis Steeves, Anna Lopez Luna, Jumana Manna, Omar Mismar, Jon Otamendi, Shane Aslan Selzer eta Chelsea Knight, Lara Tabet eta Elizabeth Tubergen.

 

L’intrus erakusketak arrotzaren edo ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitea zein zaila den aztertzen du. Ezezaguna “komunitateak” argiki ikusterik ez duen norbait da. Ezezaguna da, bere presentzia hutsarekin, ezezaguna den lekuaren uste naturalak desafiatzen dituena. Arrotzak erakusteak badu arrisku bat: arrotzaren/ezezagunaren irudikapenak arrotz/ezezagun moduan identifikatzea dakar. Irudikapen horien ondorioa da subjektuak gako-hitz batera murriztea. Azken finean, euren "bestetasunaren" sinbolo bihurtzen dira “guretzat”.

Europa migrazio krisi baten erdian dago uneotan; Europaren unibertsaltasunaren mugak eta gizon-emakume guztietan humanitatea ikusteko Europaren gaitasuna, ezbaian jartzen ari den krisia. Migrazio krisia, bere ondorio den Brexita bezalako gertakariak bezala, arazo politiko bat da, maila nazionalean politikak aldatzea eta maila lokalean aktibismoa eta ekintza humanitarioa eskatzen dituena hezkuntza, janaria eta ostatua bezalako behar fisikoei erantzuteko. Baina artista, zinema zuzendari, kritikari eta komisarioen lana ere eskatzen du ezezagunak nola irudikatzen diren arautzen duten kode estetikoak ekoitzi eta kritikoki eztabaidatzeko. Gizon-emakume guztion konplexutasun psikologiko eta ideologikoa bere egiten duten ezezagunaren irudikapenak beharrezkoak dira, bereziki euren ezberdintasunek gure bizitzekin interferitzen dutenenak. L'Intrus-ek premia horri erantzuten dio.  

L’Intrus erakusketak Jean-Luc Nancyren izen bereko liburua du abiapuntu. Nancyk arrotza, ezezaguna, transplantatutako bihotz gisa irudikatzen du. Gorputzak, bere gorputzak, ezezaguna behar du, baina, aldiz, beti dago ezezaguna errefusatzeko arriskua, eta, horrenbestez, hiltzekoa. Nancyren testuak dakarren ondorioa honakoa da: ez da jada soilik gorputz sozialaren ezezaguna, gorputz sozialak ezezagunen presentzia, eta, izatez, baita euren ezberdintasuna ere, beharrezkoa du. L'Intrus-ek aurkezten dituen artistek ezezagunak beren gizatasuna ebatsi gabe irudikatzearen arazoari egiten diote aurre, Nancyk adierazitako norabidea jarraituz, ezezagunarekiko harremana elkarrekiko hil ala biziko dependentzia intimo gisa aztertuz.

Erakusketa hau Natasha Marie Llorensek Tabakaleran 2017an zehar egindako komisariotza-egonaldiaren emaitza da.
 

ORRIAK. ERAKUSKETAREN ARGITALPENA:
 

logo issuu  Issuun irakurri: Orriak 11 - L'intrus

 

jaitsi ikonoa  Pdf-a jeitsi: Orriak 11 - L'intrus (pdf - 1.34mb)

Guests

Jon Otamendi

Artista

Omar Mismar

Artista plastikoa eta hezitzailea

Lara Tabet

Artista plastikoa

Dages Juvelier Keates

Idazle, dantzari eta irakaslea

Nadia Barkate

Artist.

Alexis Steeves

Dantzaria

Jumana Manna

Artista plastikoa

Emanuel Svedin

Artista