Kam>pamenduak: Lo imposible - Sorkuntza eszeniko lantegia - Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kam>pamenduak: Lo imposible

Sorkuntza eszeniko lantegia familientzat

Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol

Hiru eguneko lantegi trinko honetan sorkuntza eszenikoaren munduan murgilduko gara Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol sortzaileen eskutik, besteak beste, koreografia eta eszenografia landuz.

Lantegian, aurkitutako materialak erabiliz paisai koreografikoak sortuko ditugu. Istorioak kontatu edo zalantzan jartzen dizkiguten arkitektura birtualak, efimeroak, sortuko ditugu. Humanista eta zehatza denez, objektutik aldenduko gara eta materiala denari (posthumanista eta abstraktua) emango diogu balioa. 1:1 eskalako maketa bat eraikiko dugu denon artean, eta bertan atsekabetzen gaituzten objektuak, nahasten gaituztenak, beldurtzen gaituzten horiek harremanetan jarriko ditugu.

Parte hartzaileei euren egunerokotasunari erreparatzea eskatuko diegu, kaletik ibiltzean erne egotea edo etxeko intimitate momentuetan adi egotea, zaborren artean, beraiekin jolastua ahal izateko materialei.

  • Data: Astelehena, 2018ko Martxoak 26 > Asteazkena, 2018ko Martxoak 28
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Lekua: Z Aretoa
  • Hizkuntza: ES
  • Pertsona Kopurua: 30
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: +9 urte (heldu batek lagunduta)
Eman izena

Gonbidatuak

También te puede interesar