Gutun Zuriak (GZ) - Gutun zuria: Locarnoko Zinema Jaialdia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gutun zuria: Locarnoko Zinema Jaialdia

Bere 70. urtemugaren harira

Zinema kalean. Locarnoko Zinema Jaialdiaren aurreneko emanaldia

Locarnoko Zinema Jaialdiaren aurreneko emanaldia. Iturria: Pardolive.ch

Gutun zuri batekin ospatuko dugu Locarnoko Zinema Jaialdiaren hirurogeita hamargarren edizioa. Locarnoko zinema jaialdia 1946ko abuztuaren 23an hasi zen Gran Hoteleko lorategietan aire librean egin zen saio batekin. Bere historiak eta sarituen zerrendak neorrealismo italiarraren hasiera eta haien bizilagun ziren Frantziako Olatu Berriko gazteen abangoardiak biltzen ditu; Gerra Hotzeko urteetan ezkutatuta zegoen zinemaren aurkikuntza edo orduan ezezaguna zen Ekialde Urruneko zinema. Eta bere bokazioa, urte hauetan zehar, beti izan da oso argia: “Etorkizuneko zinema bilatzea”.

Aurkikuntzen, jakin-minen, arriskuen eta koherentzien historia luze bat. Guzti honek nazioarteko panoramako hitzordu errespetatuenetako bat bilakatu dute. Bere zuzendari artistikoa den Carlo Chatrian-ek jailadiren historian sarituak izan diren hiru izenburu aukeratu ditu eta gurekin izango da jaialdiaren 70. urteurrena aurkeztu eta ospatzeko.

  • Data: Igandea, 2017ko martxoak 12 > Igandea, 2017ko martxoak 26
  • Lekua: Zinema - 1 Aretoa
  • Sarrera: Sarrerarekin
  • Prezioa: 3,5€
Sarrerak
Gutun zuria: Locarnoko Zinema Jaialdia:

Jarduerak