Zikloak (ZKL) - L’Or des mers - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

L’Or des mers

Gutun zuria: Valérie Massadian

L'or des mers, Jean Epstein

L’Or des mers, Jean Epstein, 1932, 73’, DCP JBAES

Inpresionismoaren ezinbesteko zinemagilea, Epstein formen asmatzailea izan zen. Zinema barnekaldeko estudiotan egiten den garaian Epstein izan zen bere proiektuak garatzeko Bretainiako eskenatoki naturaletara ihes egitea erabaki zuen bakarrenetakoa, zinema eta abentura elkarri lotuta baleude bezala, natura, giro soinua, aktore ez-profesionalak… Eta mundua bereganatzeko ahaleginetan ari den sortzaile baten esperimentazioa. Gauzak horrela, errealitatea eta bere joan-etorriek filmarekin bat egiten dute, hau dokumentala da, bai, baina baita keinu artistikoa ere, zuzendariaren beraren hitzetan. Orduan, abiadura, argia, itsasoaren soinuak, haizea, ekaitzak eta gorputzak osotasunaren zati bihurtzen dira.

Itsasgizonak eta jende zakarra baldintza ezin gogorragoetan bizi den lurraldean ez dago pertsonaia onik ez txarrik, euren destinuari aurre egiten dioten gizakiak baino ez. Ingurune honetan Soizic eta bere aitak, itsasgizon zahar eta alkoholikoak, altxor bat topatuko dute itsasoak ekarritako ontzi batean.

 

 

Más actividades de Fokua: Valérie Massadian:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.