Fokuak (FK) - LOST TWIN & GLUE KIDS (80') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

LOST TWIN & GLUE KIDS (80')

DABADABArekin solasaldiak

 

Lost Twin eta Glue Kids musika elektronikoko artisten zuzenekoa, Jeff Nicholsen Take Shelter filmean inspiratua, testurak, progresioak eta elkarrizketak esploratzeko abiapuntu bezala erabiliz. Drone, gitarra, sintetizadore eta inguruneko paisaien ekuazio trinko baina minimalista bati esker, filmaren testuingurua asaldagarria bezain hunkigarria da.

Lost Twin Carlos R. Pinto sevillarraren ezizena da, Estatuko soinu ekoizle eta sortzaile interesgarri eta irudimentsuenetako bat. Bere lanetan, bere hip hop sustraien oihartzun ukaezinak daude, hauen gainean, mistika psikodelikoko geruzak finkatuta daudelarik. Bere lana ekoizpenera ere zabaltzen da beste artista batzuentzat, Maria Jose Llergo kordobarrarentzat, esaterako. Eta Glue Kids DJ Tresen proiektua da, hau da, Javier Villalbarena. Zuzenean, Villalbak sintes eta dubetan eta L. Bolanek (Estrella Fugaz) gitarran eta efektuetan duo konfigurazioa eskaintzen dute agertokiaren gainean, non instrumentuak musika garaikideaz edo elektrika minimalistaz eta anbientez elikatzen den soinu batean oinarritzen diren.

* Ez da filma proiektatuko.

* Jaia Dabadaban. Sarrera zinemako sarrerarekin.

 

Más actividades de Fokua: Jatorrizko soinu banda:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.