Fokuak (FK) - Lugares que no existen + Marte en la tierra + Où en êtes-vous? - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lugares que no existen + Marte en la tierra + Où en êtes-vous?

Isaki Lacuestak aurkeztuta

Marte en la Tierra

 

 

Gonbidatua: Isaki Lacuesta, zinegilea

 

Lugares que no existen: Goggle Earth 1.0. Australia. ALPHA AND AGAIN, Isaki Lacuesta eta Isa Campo, Espainia, 2009, 26’

“Goggle (gógl). a. trans. eta a. intrans. Begiak ateratzea // s. Begiak ateratzearen ekintza. // pl. Betaurrekoak, begietakoak. [Google Earth-en osagarria eta, batzuetan, antonimoa].

Lugares que no existen (Goggle Earth 1.0) proiektua Google Earth-en agertzen ez diren hainbat espazioren filmaketek eta zenbait erretratuk osatzen dute. Guk toki horietara bidaiatu dugu benetako itxura dokumentatzeko (bideoen eta argazkien bidez), gero, hori ordenagailuaren bidez eskura dezakegun gezurrezko ikuspegiari kontrajartzeko. Eremu militarrak, entrenamendu esparruak, gobernu eraikinak, espekulatzaileek eraikitako legez kanpoko eraikin blokeak dituzten parke naturalak, hondartza nudistak... Hamaika arrazoi direla eta Google Earth-ek ezkutatzen dizkigun paisaien katalogoa (Espainian, Kolonbian, Ekuadorren, Errusian, Australian...) amaigabea da, baita txundigarria ere, askotan. Proiektu honetan, Google Earth-en ikuspegi hiper errealista eta itxuraz objektiboari kontrajarri egin diogu oztopoak oztopo benetan existitzen diren toki horiei lurretik atera dizkiegun irudien ikuspegi errealista (eta, hala ere, subjektiboa).

Isaki Lacuesta eta Isa Campo

 

Marte en la tierra, Isaki Lacuesta, Espainia, 2007, 49’

Zer da Río Tinto? Zer da Andaluziako haran hori, zeinetako mineralezko lur gorriak Marte planetakoen hain antzekoak baitira? Hainbat pertsonaia elkartuko dira film-lurralde honetan, eta ikerketan zehar askotariko ikuspegiak irekiko dituzte: NASAko zientzialari batek Lurrean parekorik ez duen toki horren edertasuna deskribatuko du, bi soinu-ingeniari haraneko soinu misteriotsuak harrapatzen saiatuko dira, meatzari bat abandonatutako eraikinen artetik igarotzen da...

 

Où en êtes-vous?, Isaki Lacuesta, Espainia-Frantzia, 2018, 18'

“Non zaude?” Horra hor XXI. mendeko galdera handietako bat. Galdera hori lotuta dago gure gailu mugikorretako geolokalizazioari, eta erlazionatu egiten ditu gure garaiko nonahikotasuna eta ezezagunerako bidaiaren galdera klasikoa.

Proiektu hau Pariseko Centre Pompidouko bilduma baten parte da; bilduma horretan, hainbat zinemagileri (Naomi Kawase, Pippo Delbono, Amir Naderi, Christian Petzold, Barbet Schroeder, João Pedro Rodrigues, Jafar Panahi, Jean-Marie Straub, Sharunas Bartas, Yervant Gianikian eta Angela Ricci Lucchi, Tariq Teguia, Bertrand Bonello...) eskatzen zaie izenburuko galderari erantzun diezaiotela film baten bitartez.

Hego Afrikan, Errusian, Kuban, Qatarren eta Espainian, adiskide Isaki Lacuestarekin batera filmatu dituen irudiak oinarri hartuta, Centre Pompidouk egindako galderari honela erantzuten dio:

“Hemen eta han nago aldi berean".

Más actividades de Lurralde berriak:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Interesa dakizuke

2019-04-23 > 2020-04-23

Isaki Lacuesta zine zuzendari baten itzalean...

Lekua:

+ Info