Luis de la Cruz Salanova

Luis de la Cruz Salanova (Madrid, 1977). Historialaria, bibliotekaria eta Somos Malasaña egunkari hiperlokalaren sortzaileetako bat (Espainiako hiri handi bateko lehenengo online hiperlokala). Hiriak eta hiriarekin lotuta dagoen guztiak zeharkatzen dute kazetari, historialari eta saiakeragile gisa ekoitzi dituen lan denak. Gaur egun, periferien ezaugarriak ditu ikergai, eta, horren harira, bi lan aterako ditu aurki: Barrionalismo eta Cipriano Mera, hombre de las afueras. Paperean, gaur arte, bi lan hauek kaleratu ditu: En la batalla urbana, lucha de clases y gentrificación en Madrid (berak editatua) eta Contra el running. Corriendo hasta morir en la ciudad postindustrial (Piedra Papel Libros)