Fokuak (FK) - Lurralde berriak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Lurralde berriak

La ciudad oculta. Víctor Moreno

La ciudad oculta. Víctor Moreno

 

Lurraldeari buruzko hausnarketa bat da, bidaiari, mugei, mapei, espedizioei, deskubrimenduari, abenturari, botereari, konkistari, urrunekoari, historiari eta bere kontakizunei buruzkoa, zinema garaikideak geografiei buruz nola hausnartzen duen, nola proposatzen dituen modu eta iruditegi berriak. Werner Herzogen Aguirre, la cólera de Dios filmeko elkarrizketa abiapuntutzat hartuta, Euskal Itsas Museoa / Museo Marítimo Vascoko Lope de Aguirreren inguruko erakusketarekin (martxoaren 28tik ekainaren 23ra), Tabakalerako zinemak ziklo hau proposatzen du, zeinetan zinema garaikideak modu kritiko-poetikoan hausnartzen duen lurralde berrien ideiaren inguruan: eredu zinematografiko berriak, galdera berriak, paisaia berriak.

Hasteko, Andrés Duqueren filmaren Kareliako errepublikako (Finlandiako eta Errusiako mugan) historiaren eta jendearen hausnarketa magiko eta politikoa; saio hirukoitza, Isaki Lacuestarekin; Interneteko mapek ezkutatzen dutenaren gaineko ikerketa, Marte planetarako bidaia, eta “Non zaude?” galderari erantzuna; Víctor Morenoren ia zientzia fikziozko murgiltzea Madrileko lurrazpian —ezezaguna, zirraragarria, misteriotsua; eta, zikloa amaitzeko, Herzogen filmarekin zuzenean hizketan diharduen film bat, lurraldea konkistatzea porrot bital eta historiko moduan lantzen duen ideiarekin: Zama, Lucrecia Martelekin.

Elkarlanean