Udazkeneko erakusketak - MADRASSA COLLECTIVE: On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

MADRASSA COLLECTIVE: On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors

MADRASSA COLLECTIVE: On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors

Honako hauen parte-hartzearekin: Grupo Etcétera, Oda Projesi, Yasmina Reggad, Suspended Spaces, Ala Younis eta Sofiane Zouggar. 

Madrassa Collective komisariotza.

“Guztiok gara erroristak”, adierazten du Internacional Errorista mugimenduak, artisten, aktibisten eta intelektualen nazioarteko kolektiboak, zeinak errorea espazio-denbora moduan ikusten baitu, hortik abiatuta egiteko eta pentsatzeko beste modu batzuk aldarrikatu eta txalotzeko.

Adierazpen hori erreferentzia moduan hartuta, On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors lanak porrota, errorea, osotasunik-eza eta nekea hartzen ditu aurreko mendeko eta mende honetako utopia batzuen hedapena aztertzen duen hausnarketa baten abiapuntu gisa. Porrota beren praktikaren katalizatzaile gisa ikusten duten artista eta kolektiboen parte-hartzearekin, erakusketak esparru bat ezartzen du, zeinak aukera (edo ezintasuna) ematen duen irudi erradikal berriak, solidaritatemoduak eta utopiak sortzeko.

  • Data: Osteguna, 2019ko azaroak 14
  • Ordutegia: 15:11
MADRASSA COLLECTIVE: On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors:

Jarduerak