Maider López

Maider López (Donostia, 1975) artistak bere lana egiterakoan espazio publikoan eta arkitekturan esku hartu ohi du. Haren lanek askotan ikuslearen parte hartzea eskatzen dute; izan ere, ikuslea tartean sartzen du, era sotilean bestelakoturiko espazio baten parte egiten duela.

Haren lana zabal erakutsia izan da nazio barnean eta nazioartekoan, hala nola Venezia, Istanbul eta Sharjah-eko bienaletan. Espazio publikoan proiektuak gauzatu ditu: Ataskoa, Polder Cup edo Playa. Hainbat erakusketa egin ditu: 1645 Tizas. Matadero, Madril (2016); Desplazamiento. Koldo Mitxelena eta MARCO (2015); Play Time. Les Ateliers de Rennes, 4a biennale d'art contemporain. Rennes, Frantzia. (2014); Mom, I am Barbarian? Istanbuleko13. Bienala (2013); Mountain. Lower, Austria Contemporany (2013), Polder Cup, Skor and Witte de With, Holanda (2010), Eclats, Pompidou-Metz Zentroa (2010), Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerri Batuak (2009); Line of sight, Zendai Moma Museum, Shanghai (2008); SCAPE Christchurch Biennial of Art in Public Space, Zeelanda Berria (2008); AdosAdos, Guggenheim Bilbo (2007); Columnes, Caixa Forum, Bartzelona (2006) eta Veneziako 51. Bienala (2005).

.