Fokuak (FK) - Maison du Bonheur + Veslemøy’s Song - Chiara Marañon | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Maison du Bonheur + Veslemøy’s Song

Gutun zuria: Chiara Marañón

Image iconmaison_du_bonheur_by_sofia_bohdanowicz

Maison du bonheur, Sofia Bohdanowicz

 

Aurkezpena eta solasaldia: Chiara Marañón, MUBIko programazio zuzendaria.

"Sofia Bohdanowiczen pelikulek badute esanguratsua den zerbait, pertsonaiak ohikoa ez den segurtasunarekin bizi dira beraien unibertsoetan, bizitzaren zentzua bilatzen duten bitartean egunerokotasunaren bidez, arruntetik aldentzen dira.

Bai Maison du Bonheur-ek bai Veslemøy's Song-ek ere, edizio erraz baten bidez, familiaren loturetara hurbilketa xarmangarria proposatzen dute. Garenarekiko eta inguratzen gaituenarekiko fedea berrituz. Singulartasunari eskainitako artisau testuradun oda txikiak dira. Oda erredikalak feminitatea eta daukaten jakinmin lasai eta nekaezina ulertzeko eran. Zuzendariak munduarekiko duen begirada humanistak eta bere lanetan dagoen umoreak, era hunkigarrian lotzen ditu Bohdanowicz eta Agnès Varda. Programa bikoitz honen bitartez zinema modernoaren ama denaren jakinduria eta enpatia ospatu ditzagun, ikusle bakoitzean utzi duen aztarnaren bidez eta bidea ireki dien zinemagile belaunaldi berrien bidez". Chiara Marañón

 

VESLEMØY'S SONG, Sofia Bohdanowicz, Canada, 2018, 8’ DCP, JB EN Azp ES

Audrea Benac New Yorkeko liburutegi publikoko artxiboan barneratzen da Veslemøy's Song izenburua duen 1909. urteko grabazio baten bila. Filmak, Kathleen Parlow, biolin jotzaile ospetsuaren legatua ikertzen du.

 

MAISON DU BONHEUR,Sofia Bohdanowicz, Canada, 2017 , 62’ DCP, JB FR, Azp ES

Arretaz eraikitako 30 sekuentzia bidez, Maison du bonheur pelikulak Juliane Sellam-en, Parisen bizi den 77 urteko emakume baten, eguneroko bizitzako erretratua erakusten digu. Montmatreko apartamentu batean bakarrik bizi arren, bizitzaz gozatzen du.

Más actividades de Fokua: Eskolatik:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Chiara Marañon

Programming Director at MUBI