Fokuak (FK) - Manifestu Filmiko Feministak. Feministaldia 2019 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Manifestu Filmiko Feministak. Feministaldia 2019

Blanca Álvarezek aurkeztuta. Saio bikoitza.

L'aggettivo donna, Colletivo Feminista Cinema-Roma

L'aggettivo donna, Colletivo Feminista Cinema-Roma

 

 

17:00 Aurkezpena: Blanca Álvarez. Mostra Internacional de Films de Dones.

 

Cosas de mujeres, Rosa Martha Fernández (Mexiko, 1978, 45’)

Cine-Mujer kolektiboak ekoitzitako dokumental honek Mexikon legez kanpoko abortuek eragiten duten arazoa salatzen du, ikasle gazte baten kasua abiapuntu hartuta. Soziologia ikaslea haurdunaldia eteteko ebakuntza egiteak eragiten dion ezinegonari eutsi eta mediku klandestino batengana jo du. Ebakuntza ez da egokia eta neska gaztea gaixotu ondotik lagun batek ospitalera lagunduko du. Bertan, abortuak egin dizkieten beste zenbait emakumeren testigantzak entzungo ditu. Baldintza eskasetan egindako horrelako ebakuntzek eragindako heriotzen datu izugarriak ere jasotzen ditu filmak.

 

Pond and Waterfall, Barbara Hammer (AEB, 1982, 15’, soinurik gabea)

Askotariko algak, arrainen arrautzak, izaki likitsak eta harkaitzak agertzen dira igerilari-anfibio baten gorputzak gidatuko kameraren begiaren aurrean eta ekosistema naturalarekin daukagun lotura intimoa oroitarazten digu. Monet-en nenufareak ebokatzen dituen ikus-entzunezko pieza da eta, era berean, Annie Sprinkle eta Elisabeth Stephens-ek idatzitako Ecosex Manifestua bertaratzen diguna. Electronic Arts Intermix (EAI), Nueva York-ek utzitako kopia.

 

Cosmetic Emergency, Martha Colburn (Herbehereak-Kanada, 2005, 8’)

Super8, 16 eta 35 mm-tan eginiko pelikulen gainean esku-hartze piktoriko batetik abiatuta zuzendariak animazio-lan liriko bat sortzea lortzen du, musikaletatik borroka-eremura doazenak, edertasunaren ideiatik gerrara, gorputzen esku-hartzetik espazioaren okupazio kolonialera.

 

19:00

L'aggettivo donna, (Colletivo Feminista Cinema-Roma, Italia, 1971, 55') 

Italiako lehen film feministatzat jo izan dena emakumeei eskainitako eta emakumeei buruzko pieza militantea da. Colletivo Femminista Cinema-Roma kolektibo hasiberriak zuzendu zuen, ondoren La lotta non é finita egin zuen talde berak. Pelikulak askotariko emakumeen egunerokotasun politizatua islatzen du: etxean lan egiten dute, fabrikak okupatzen dituzte, euren sexu-bizipenak kontatzen dituzte, abortu klandestikoak, eta hezkuntza patriarkala salatzen dute estatua erromatarren zakilen lehen planoen eta filosofo “handien” aipu misoginoen artean. Cineteca Nazionale - Centro Sperimentale di Cinematografia utzitako kopia.

 

Feministaldiarekin, Mostra Internacional de Films de Dones-ekin eta CCCB. Centre de Cultura Contemporània de Barcelona-rekin elkarlanean antolatutako saioa.

 

 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.