Hirikikas - Mapathon - Missing Maps - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Mapathon - Missing Maps

Mapathon

Florian-schäffe cc by sa 2.0

Mapatoiak kolaboratzaile talde bat munduko zona berdina kartografiatzen elkartzeko modu emankorra dira.

Missing Maps garapenean dauden munduko zona zaurgarrienetan leku ezberdinak kartografiatzea helburu dituen proiektu ireki eta kolaboratiboa da. Lekuan lekuko eta nazioarteko Gobernuz kanpoko erakundeen, koperanteen eta bertakoen lana errazteko helburuarekin, mapa eta datuak erabiliaz, bertako arazoei hobeto erantzuteko aukera ahalbideratu nahi du ekimen honek.

Gaur egun Missing Mapsen partaideak Open Street Maps talde humanitarioa (HOTOSM), Médicos Sin Fronteras eta Britainia Handiko Gurutze Gorria eta Ameriketako Gurutze Gorria dira.

Mapatoi hau Hirikilabsen burututako Hiritar kartografia lantegien jarraipen bezala egingo da Missing Maps eta Médicos Sin Fronterasen laguntzarekin batera.

Interesa dakizuke

Aurkezpenak, Lantegiak
2016-03-08 > 2016-05-31

Ziklo honetan neutralitate eta datu...

Lekua:

+ Info