Margarita Padilla | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Margarita Padilla

Margarita Padilla

Dabne kooperatiban lan egiten du ordenagailuen programatzaile lanetan. Okupatutako zentro sozial batean zebilela ezagutu zituen software librea eta garai hartako teknologia berrien potentzial sozial eta politikoa. Unibertsitatean sekula ikasi ez zuena. Geroztik akzio politikoa eta teknologia berrien harremanari buruz ikertzen aritu da. Gai tekniko eta sozialen arteko elkarguneetan dihardu, pertsonei eta batez ere emakume eta haurrei teknologia ikuspegi kritikotik gerturatzen.

Sindominio espazio telematikoaren eraikuntzan parte hartu du, baita software librearekin lotutako hainbat komunitatetan. “Garajeko filosofia" zabaltzea helburu duen www.unalineasobreelmar.net irrati programaren parte izan da, Madileko Lavapiés auzoko San Fernando merkatuan @softwarealpeso denda elkarbanatu du. Sareko metaforak mundu errealera itzultzen ere saiatzen da, LoginMadrid.net proiektuaren testuinguruan.

Besteak beste Agujeros en la red (Archipiélago), Penélope tejiendo y destejiendo la red (Ciberguerrilla de la comunicación liburuaren baitan, Virus) eta ¿Qué piensa el mercado? (Espai en Blanc) artikuluak argitarataratu ditu. Baita El kit de la lucha en Internet (Traficantes de Sueños) liburua ere.