Marisol de la Cadena | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Marisol de la Cadena

Marisol de la Cadena

Marisol de la Cadena antropologoa da eta California-Davis Unibertsitatean irakasten du. Limako Unibertsitate Katolikoan, Durhamgo Unibertsitatean (Ingalaterra), École des Hautes Études-en (Paris) eta Wisconsin-Madisoneko Unibertsitatean (AEB) ikasi zuen. Idatzi zuen lehenengo liburuaren, Mestizos Indígenas, gai nagusia Latinoamerikako arraza-formazioak arraza-hierarkiak egituratzen dituela da, bai alderdi kulturaletan bai biologikoetan. Bere azken liburuan, Seres-Tierra. Ecologías de Práctica a traves de Mundos en los Andes, Marisolek Mariano eta Nazario Turpo aita-semeekin (kitxua hiztunak, Cuzcon jaioak herrixka urrun batean, Ausangate mendiaren inguruan —mendi hori da liburuaren ardatza) hitz egiten du beren munduen arteko konexio partzialei buruz (gainjarri egiten diren elkarneurgaiztasunak).

Gaur egun, Marisol de la Cadenak landa-lana egiten du Kolonbian. Ganadu-finkak bisitatzen ditu, albaitariekin hitz egiten du eta animalien anatomiako eskoletan parte hartzen du, behien eta gizakien arteko harremanak ulertzeko.