Marta Malo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Marta Malo

Marta malo

Historialaria formazioz, itzultzailea lanbidez eta pedagogoa/ikertzailea bokazioz. Área Telemática del CSOA El Laboratorioko arlo telematikoan eta beranduago sindominio.net zerbitzari autogestionatuan ezagutu zuen garai hartako teknologia berrien potentzial sozial eta politikoa. Ingeniari askoren eskuzabaltasun eta pazientziari esker teknologiarekin intimitate kritiko bat garatzeko aukera izan zuen, ondoren behar eta ikerketa kolektiboei zuzendutako katxarreoari ateak irekitzeko.

2010ean bi haurren ama izan zen eta 2014ean, irakasle konprometitu batzuekin batera, periferiako (El Pozo, Madril) auzoko eskola publiko baten berrikuntza pedagogiko batean murgildu zen. Testuinguru horretan Margarita Padillarekin batera txikienei eskolara teknologia iristarazteko lantegia jarri zuen martxan. Lantegia ez da haurrentzat ikasketa espazio soila, baizik eta robotikaren low-cost didaktika garatzeko leku bat, kit-en gatibu-eremutik kanpo, tendentzia elitista, sexista, fetitxista eta pribatizatzaileekin eten eta haurrek teknologia(rekin) beren zentzumen eta jakinminetik abiatuta lan egin ahal izateko ingurunea.