Martxel Mariskal | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Martxel Mariskal

Martxel Mariskal Balerdi, hondarribiarra, Soziologian lizentziatua (AEB), Atzerriko Hizkuntza-Ingelera Magisteritzan tituluduna (UPV/EHU). Irakasle lanetan aritua bai Euskal Herrian zein Estatu Batuetan (Boston) Literatura, Ingelesa, Irakurketa-idazketa eta, halaber, mentore bezala. Bere sormen-lana literaturan eta musikan bideratu du batik bat, azpimarratzekoa delarik Me llamo Ezequiel, y así será siempre eleberria zein hainbat musika taldeentzako idatzitako hitzak (Lisabö, Beti Mugan, Sagarroi, Dut, Izaera, J.P. Lohian, e.a.). Beti Mugan taldeko baxujolea eta kanta-idazlea izan zen.