Maxim Gvinjia eta Xabier Madariagaren arteko solasaldia

"The Secession Sessions" programaren barruan

Maxim Gvinjia Abkhaziako Anenbaxadako bere bulegoan

Maxim Gvinjia Abkhaziako Anenbaxadako bere bulegoan

Xabier Madariaga kazetaria eta Maxim Gvinjia, Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiaren arteko solasaldia.

Solasaldi hau Eric Baudelaireren "Ramón Raquello eta bere orkestraren musika" erakusketako parte den "The Secession Sessions" proiektuaren baitan kokatzen da.

Abkhaziaren independentzia prozesua eta nazioarteko onarpenik ez izateak suposatzen duena izango du ardatz eta solasaldiak.Abkhazia paradoxa handi bat da, galdera asko sorrarazten dituena. Berez, lurralde bezala existitzen da 1992-1993 gerran Georgiatik bereiziz geroztik, eta baditu bere mugak, bere gobernua, bere bandera, bere hizkuntza, baina nahiz ez du legezko onarpenik nazioartean. Beraz existitu gabe existitzen den errealitate anbiguo batean harrapatua dagoela esan daiteke.

Egoera paradoxiko horretatik abiatuko da solasaldia: nola eraikitzen da estatu bat? Estatuak elkartu edo bereizi egiten du? Noiz kontsidera daiteke estatu bat existitzen dela? Baldin eta estatu guztiak badira, nolabait, fikziozko eraikuntza kontzeptualak, Abkhazia fikzioaren barruko fikzio bat dela esan daiteke?

Saioa euskaraz eta ingelesez izango da, aldi bereko itzulpenarekin hizkuntza horietara. 

 

Interesa dakizuke