L'Intrus - The Messenger + The Intruder - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

The Messenger + The Intruder

Jon Otamendik esku-hartutako proiekzioa

The Intruder, Roger Corman

 

The messengers, Iván Argote, 2014, Frantzia, 30’ DCP JB EN, Azp ES
Gaby eta Blaine interes intelektual eta politiko biziak dituzten bi mutil estatubatuar dira. Bi herri historikoren arteko ibilbide laberintikoan jarraituko ditugu Aste Santuan: Colombiako Monpox eta Espainiako Arcos de la Frontera. Arkitektura, klima, giroa, folklorea eta ohiturak nahasten dira beraiek historia, ondarea, politika, gustu pertsonalak, ideologia eta erlijioari buruz hitz egiten duten bitartean paisaia zoragarri eta giza egoera bizien artean.

*The Intruder, Roger Corman, AEB, 1962, 84', DCP, JB EN, Azp ES
Roger Cormanek bere izena idatzi du historian Ipar Amerikako genero-kultuaren eta B seriearen egile nagusietako bat izan delako. Beti izango ditugu geure oroimenetan, besteak beste, Vincent Price eta Borris Karloff aktoreek antzeztutako Edgar Allan Poe-ren egokitzapenak, banpiro, munstro eta estralurtarren inbasioei buruzko pelikulak edo 2009an eman zioten ohorezko Oscarra. Sari horrek bere ibilbidea aitortu zuen, eta baita Francis Ford Coppola, Martin Scorsese, Peter Bogdanovich, James Cameron eta John Sayle egileengan izandako influentzia erabakigarria ere. Dena den, aurrekontu txikiko beldurrezko, zientzia-fikziozko eta fantasiazko filmez haratago, gaur aurkeztuko dugun obra, eta beharbada bere ibilbideko lan gorena izango da, bere herrialde eta garaiko arazo errealei lotutako zinema zuzenagoarekiko zuen interesaren adibide da. Herritar afroamerikarren botoa emateko eskubidea ez zen 1965 arte onartu (Voting Rights Act of 1965). Hala ere, hiru urte lehenago filmatutako The intruder filmak argi eta garbi jasotzen du talde arrazista eta segregazionisten eta herritarren eskubideen aldeko askatasun-mugimenduen arteko tentsioa.

Caxton agindu judizial bati jarraikiz bigarren hezkuntzako eskolako «zurientzat bakarrik» segregazioa ezeztatzear dagoen hegoaldeko hiri txiki bat da. Testuinguru eta momentu horretan iristen da hirira filmeko protagonista, Adam Cramer, sektore arrazistenak berotzeko asmoz. Orduantxe egiten du eztanda indarkeriaren eta tradizioaren ideia faltsuaren arteko egonkortasun hauskorrak. Horren guztiaren emaitza da Cormanen filmografian oso ezezaguna ez den film hau, baina aldi berean maisuaren dimentsioa ulertzeko oinarrizkoa: zinema klasiko-klasikoa errealitatearen zerbitzura, zuri-beltz indartsua argazkietan eta interpretazio bikainak, inbasioari eta arrotzari beldurra urrutiko planetetatik etorri ordez, gugandik datorrela kontatzen duen istorio honetan.

*OIN-OHARRA: Film hau proiektatzean esku-hartze artistiko "arrotz" bat izango dugu. Jon Otamendik La palabra suceder (2018) izeneko bere saileko ekintza bat planteatzen du; kasu honetan, gorputz-performer bat agertuko da proiekzioaren gainetik.

 

Más actividades de Fokua: L'Intrus:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.