Miel Oyarzabal | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Miel Oyarzabal

Miel Oyarzabal

1994, Durango (Bizkaia). Arteko Gradua UPV/EHUn. // 2018 // Unibertsitatearen eta estudioko lanaren arteko trantsizio-urtea. Lana barruan eta kanpoan. Batzuetan kostatzen zaio gauzak bereiztea. Zu han eta ni hemen. Azken garaian, irudi propioak egiten dira a priori eskura dauden gauzetan oinarrituta bakar-bakarrik; horrek beldurra eman, interesa piztu eta batzuetan barrea ere eragiten dio. Horretaz jakitun, fikzioarekiko interesa du, bere molde guztietan. Azken garaian, kartelak asko begiratzen ditu. Herri txiki batean igarotzen zituen udak; batzuetan, herri hori ekartzen du gogora, eta marraztu eta horri buruz idazten du.