Miren Doiz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Miren Doiz

Miren Doiz

Miren Doiz (Iruñea, 1980), Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, Madrilen bizi da eta han lan egiten du. Pintura hartzen du bere lanaren oinarri gisa, eta, hortik abiatuta, bere buruaz haratago jotzen du.

Pinturaren mugak zalantzan jartzea gustatzen zaio, eta argazkilaritzaren, instalazioen eta site specific interbentzioen esparruak jorratzen ditu bere lanetan. Azken urte hauetan, egiteko bere modu ikasia auzitan jartzen aritu da, eta pintzelak albo batera utzi eta material berriekin esperimentatzen hasi da, objektura gehiago hurbiltzeko. Bere obran garrantzi handia du ‘object trouvé’ delakoak, baita bere egoera pertsonalak ere.

Moisés Pérez de Albéniz galeriarekin lan egiten du. Haren lanak hainbat lekutan jarri dituzte, hala nola Seulen, Berlinen, Erroman, Mexiko Hirian eta Sao Paulon, eta bilduma publiko nahiz pribatu ugaritan jasota daude.