-Bertan behera- Montecristiko manifestua. Belztasuna, eta emakumearen eta beste generoren bilaketa independentzia nazionalean
José Martí Josebe Martínez-en bitartez

José Martíren argizarizko eskulturaren irudia Cubako Granma eskualdeko Bayamo hiriko Museoan. Argazkia: Alicia Zamora.
Kearen politikak programaren hitzordu berri honetan Josebe Martínez Hispano-amerikar Literaturako irakasleak José Martí poetaren Montecristiko manifestua hitzaldia gorpuztuko du. José Martí (Habana, 1853- Dos Ríos, 1895) olerkari, pentsalari eta Kubako Alderdi Iraultzaileko sortzaileak idatzi zuen Montecristiko manifestua (1895ko martxoaren 25a) Espainiarekiko mendekotasunaren aurka eta Kubaren independentziaren aldeko gerra (1895-1898) piztuko zuen aldarrikapena izan zen.
Kubako herriari espainiar gobernuaren aurka altxatzeko deia egiten du manifestuak, bere horretan dirauen ordena koloniala salatu, eta gogo nazionala eta mestizajea aldarrikatzen ditu.