Montera34 | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Montera34

Montera 34

Montera34 Alfonso S. Uzábal-ek eta Pablo Rey Mazón-ek osatzen duten kolektiboa da eta web garapeneko, datuak bistaratzeko eta arte digitaleko proiektuak gauzatzea da euren egiteko nagusia. Azken aldian BlacktodeFuture sortu dute, Caja Madrid-Bankiaren black txartelen gastuak gerora ezagutzera emateko Twitterreko bot bat, eta espazio digitala partekatzeko elkarte bat ere abian jarri berri dute. Mapekin lan egitea gustuko dute, informazioa interpretatzeko modu (ez bakar) gisa. 

Alfonso S. Uzábal-ek open source filosofiaren aplikazioa ikertzen du hainbat arlo eta testuingurutan: arkitektura, hiria, hezkuntza, lan-egiturak. Erabiltzaileen autonomia digital eta teknologiko maila hobetzeko tresnak eta proiektuak garatzen ditu.

Pablo Rey Mazón-ek Basurama, Wikitoki, publiclab edo Meipi bezalako ikerketa- eta esperimentazio-kolektiboekin lan egiten du. Bere egiteko nagusia informazioa irisgarriagoa egitean oinarritzen du. Gaur egun, Espainiako ustelkeriaren eta komunikabideen bisualizazioak garatzen dihardu (el color de la corrupción , adibidez). 2016n Bilbao Data Lab, datuen kulturari buruzko komunitatea, jarri zuen abian beste wikitoker batzuekin elkarlanean.