Chantal Peñalosaren esku-hartzea

Chantal Peñalosa Mugak / Fronteras

Mugak/Fronteras proiektuaren barnean, Chantal Peñalosa artista mexikarrak, muga kontzeptua berak bezala egunerokotasunetik bizi dutenen ikuspuntutik hausnartzen du. Peñalosa, Tecate herrian jaio zen eta bertan bizi da, Estatu Batuak eta Mexikoren mugan, munduan jende gehien igarotzen den mugan, hain zuzen. Mugan sortzen diren ikuspuntu eta pentsamolde desberdinak birpentsatzeko, hango mugako eguneroko zenbait gertaera euskal mugara ekarriko ditu.