Mugak / Fronteras - Mugak / Fronteras - Maite Garbayo Maeztu | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Mugak / Fronteras

Maite Garbayo Maeztu

Mugak / Fronteras Maite Garbayo Maeztu
Partekatu!

Maite Garbayo Maeztu ikerlaria 2017 urtean zehar Mugak/Fronteras proiektua garatzen ari da, Tabakalerak eta Donostia 2016k, Europar Kultur Hiriburua, 2016n martxan jarri zuten ikerketa artistikoko egonaldiaren bigarren edizioaren barneko ekimena. Deialdi honen helburua gizartearen eta praktika artistiko garaikideen arteko lotura duten proiektuetan ikerketa prozesua bultzatzea da.

Mugak/Fronteras proiektuak mugaren kontzeptua birpentsatzea bilatzen du praktika artistiko, idazketa-praktika eta bertako zein kanpoko mugetako lurraldeetan agertzen diren kultur adierazpenetatik (kultura bisuala eta herrikoia) abiatuta. 

Proiektu honek muga kontzeptua eta Euskal Herriko errealitate material, historiko eta performatibora hurbiltzeko “mugako pentsamolde” baten bitartez planteatzen du, ertzean aurkitzen den ezagupena legez, identitate eta praktika dialogiko, konplexu eta mugikorretan pentsatzen ahalbidetzen duena. 

Muga pentsatu duen izaera geopolitikotik urrunduz, kanpoko epistemologia bezala eta baita produkzio tresna eta ezaguera kudeaketa zalantzan jartzeko ere. Esentzialismoari eta lurralde, identitate eta disziplina hierarkiei kontra egiten dion disidentzia lekua bezala. Muga, zartadura eta zubi bezala, gure inguruan “euskal hori” markatzen, gurutzatzen eta gainezten duena, eta identitate eta espazioaren nozio binarioak bereratu eta desorekatzeko gai dena. Muga, hiru hizkuntzen polifoniatik ulertzea eta bertatik guk oposiziotik beharrean itzulpenetik gure buruak ikustea, bederen.

Ikerketa, gurutzatu eta haien artean kontaminatzen diren hiru ildoren inguruan garatuko da: Identitatea pentsatzeko mugetako epistemologiakMuga vs Frontera: kultura popularra eta performatibitatea; eta mugatik/mugan/mugari buruzko praktika artistikoak. Hiru ildo hauek ekitaldi programa anitz batean islatuko dira, barne hartuko dituena mintegiak, esku-hartze artistikoak, Pirinioen inguruko mugarako txangoak, etab.

Jarduerak

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-12-16 - 19:00

    Ion Munduatek performance honetan alfabetoa mugitzen den zerbaiten antzera hautemateko ideia lantzen du zerbait finkoa izan beharrean.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2017-12-14 > 2017-12-16 - 12-30-14:00 / 16:00-19:30

    Mugak/Fronteras mintegia 2017 urtean Maite Garbayo ikerlariak Tabakaleran garatu duen izen bereko proiektu zabalagoan txertatzen da. 

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Aurkezpenak
    2017-11-17 - 20:00

    Nuria Canal eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako eta memoria feminista berreskuratzeko helburua duen Las Buenas Compañías dokumentala aurkeztuko da. 

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2017-11-15 - 19:00

    'Mugak/Fronteras' proiektuaren baitan Itxaro Bordak idatzitako “Hots hiru ahots bakarrean” testu berria aurkeztu eta irakurriko du Itsaso Gutierrez-en gitarraz lagunduta.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Erakusketak
    2017-10-05 > 2017-10-07 - Urriak 5 (19:00) > Urriak 7 (10:00)

    Borderlands paper xehatu mexikarrean (bere erabilerak aro prehispaniarrean dauka jatorria) oinarritutako Leire Urbeltz ilustratzailearen instalazio-proiektu bat da. 

    Lekua: - 3. Solairua

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2017-09-16 - 19:00-20:30

    Ixiar Rozas idazleak bere burua itzultzearen esperientzia kontatuko digu hitzaldi honetan.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • 2017-09-15 - 13:00-14:00

    Eider Rodriguez idazleak bere burua itzultzearen esperientzia kontatuko digu hitzaldi honetan.

    Lekua: - Z Aretoa

    + Info

  • Hitzaldiak eta mintegiak
    2017-09-14 > 2017-09-16 - 10:00-13:00

    Danele Sarriugartek zuzenduko duen  eta Eider Rodriguez eta Ixiar Rozas idazleen parte-hartzea izango duen mintegi honen helburua auto-itzulpenaren fenomenoa aztertzea da, bizi garen lurralde eleaniztun eta diglosiko honetan.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-07-19 - 19:00

    Mugak/Fronteras proiektuaren barnean, Chantal Peñalosa artista mexikarrak, muga kontzeptua berak bezala egunerokotasunetik bizi dutenen ikuspuntutik hausnartzen du. 

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-06-17 - 12:30

    Mugak/Fronteras programaren baitan egingo duen esku-hartzerako, Taxio Ardanazek gatazka kontzeptua hartzen du aztergai historian zehar mugak nola eratu eta antolatu diren pentsatzeko. 

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info

  • Performanceak eta antzezpenak
    2017-04-11 - 19:00

    Mugaren ideia oinarrizko ardatz duten hiru proiektu aurkezten ditu Amaia Molinet artistak. Muga bera alderdi politiko, kultural eta fisikotik birpentsatzea proposatzen du.

    Lekua: - Sortzaileen gunea

    + Info