Gonbidatutako eskola: La universidad del cine (Buenos Aires) - Mundo grúa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Mundo grúa

Mundo grúa, Pablo Trapero

Mundo grúa, Pablo Trapero, Argentina, 1999, 82’ JB

Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaiera eta galdera bat: nork esango luke zinemaren Unibertsitate ezezagun batean graduatu berri batek zuzendutako eta zuri-beltzean filmatutako film bat indar horrekin sartuko zenik jaialdien panoraman? Nork esango luke une hartan Argentinako Zinema Berria deituko zenaren lehen lerroak idazten ari zirela?

Rulo 50 urteko garabi gidaria da. Bizitza zaila izan du, atsekabez betea, baina oraindik ere zorion txikiko uneren bat gogoratzen du, bere rock taldearekin arrakasta lortu zuenekoa, adibidez, “Paco Camorra” izeneko abestiarekin. Baina hori duela asko gertatu zen. Egun, dibortziatua dago eta nerabezaroan dagoen seme patetiko baina maitagarria du bere kargura. Egoera horretan, bere apartamentu ziztrinari eta langabeziaren mehatxuari eusten saiatzen da.

Kritikaren Astea Saria Veneziako Jaialdian, 1999an.
Epaimahaiaren Sari Berezia Habanako Jaialdian, 1999an.
Fipresci eta Tiger Award sariak Rotterdameko Jaialdian, 2000an.
Lehenengo saria Toulouseko Jaialdian, 2000an.