Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia - Muxua da mezua (Kiss my kiss) - Mugaritz + Basque Culinary Center + Euro-Toques | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Muxua da mezua (Kiss my kiss)

Muxua da mezua - Mugaritz Jatetxea - Basque Culinary Center

Muxua da mezua (Kiss my Kiss) poesia, estetika, gastronomia eta soziologiaren elementuak gurutzatuko dituen performance sortzaile eta ludikoa izango da, eta muxuekin eta litxarreriarekin jolastuko duen eszenaratzea izango du. Jan, hitz egin, abestu eta musukatzeko. Sortzeko.

Jatorria The Candy Project duen jarduera honek haur, gazte eta helduak gonbidatuko ditu esperientzia sentsorial bera partekatzera. Bertan, Mugaritz-eko sormen-taldeak ekitaldirako berariaz diseinatutako eraztun, tatuaje, polboroi pikante, mihi eta musu formako litxarreria sinesgaitzak ez dira jaki bakarrik izango, adierazpide ere izango dira. Martxel Mariskalek egingo du esatari-papera doako gonbidapen* bidez parte hartzea eskaintzen jarduera honetan. 

Ekintza hau Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren programazio paraleloaren parte da, eta  Euro-Toques elkartea, Basque Culinary Center eta Mugaritz-ek antolatutako Sukaldeko Solasaldiak kongresuarekin lankidetzan gauzatuko da.

 

Diálogos de cocina

 

*Gonbidapenak, 4 pertsona bakoitzeko gehienez, martxoaren 10eko goizeko 09:00ak eta martxoaren 12ko arratsaldeko 14:00ak bitarte Tabakalerako InfoPuntuan eta online izango dira eskuragarri. Online bidez eskatutako gonbidapenen kasuan, plataformaren kudeaketa gastuei aurre egitea beharrezkoa izango da (0,90€ gonbidapen bakoitzeko). AGORTUTA

Igandean, emanaldiaren egunean, arratsaldeko 14:00etatik aurrera 80 gonbidapen (gutxienez) banatuko dira InfoPuntuan banatuko dira.

Documentación

Videos

Muxua da mezua

Muxua da mezua