Nader Koochaki

Nader Koochaki (1983, Donostia) soziologian lizentziatua da eta 2008. urtetik aurrera artearen alorrean garatu du bere lana. Bideoaren, argazkiaren eta soinuaren alorrean ekarpen nabarmenak egin ditu. Orain arte, Naderren lanak ondorengo lekuetan erakutsiak izan dira: Arteleku, Arabako Lurralde Historikoaren Artxiboa, Donostiako Cristina Enea Fundazioa, Bilboko Bizkaia Aretoa, Egiako Kultur Etxea, Miarritzeko Mediateka, Baionako Euskal Museoa, Bilboko Club Le Larraskito, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioa, Gasteizko Artium Museoa, Dubaiko MOP, Londreseko Edge of Arabia eta Sophia Contemporary Gallery eta Donostiako Tabakalera. Artista desberdinekin egindako kolaborazio lanak ere aipagarriak dira, hala nola, Ibon Aranberri, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Ingrid Buchwald eta Carme Nogueirarekin lan egin du.