Hirikikas - Natura algoritmikoa - Jaime de los Ríos | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Natura algoritmikoa

Naturaleza algorítmica - Jaime de los Ríos

CC_BY_SA 2.0 Natura algoritmikoa - Jaime de los Ríos

Natura betidanik izan da inspirazio iturri. Artea, ingeniaritza edo arkitekturak historian zehar inteligentzia begetala, formazio geologikoak edo arrai edo txingurrien inteligentzia amankomunaren koordinazioa bezalako fenomenoak aztertu dituzte metodo eta teknika berriak topatzeko asmoz. Lantegi honetan algoritmo hauek aztertuko ditugu, bere konplexutasuna era harrigarrian errepikatzeko ahalbideratuz.

VVVV programazio lengoaia bisualean sorturiko aplikazio parametriko ezberdinak erabiliz, naturan ematen diren ohizko ekuazioen fundamentuak aztertuko ditugu: partikula sistemak, patroiak, fraktalak, talde jokaerak, eraikitze generatibo voroidala… argia edo soinua bezalako kanpo elementuekin nahastuz 2D eta 3Dan inprimatzeko asmoarekin.

1 Blokea
● Konplexutasun zientzien teoria eta biomimetika: Nola eraikitzen du naturak? Naturaren inspirazioan oinarrituriko Arteak eta Arkitektura berrikustea.
● Oinarrizko indarrak eta sistemak, patroi sortzaileak.
● Algoritmo begetalak eta antolakuntza kolektiboak: intsektuak, arrainak, hegaztiak.
● Interakzioa eta ondorioak denbora errealean bistarazteko.
● Azterketa kasuen posterrak eta soluzioak inprimatzea.

2. Blokea
● Zer lotura dute Big Datak, adimen artifizialak eta biomimetikak?
● Gure mundua aztertzeko moduak.
● 3Dko eraikuntza algoritmo parametrikoak.
● Irudiak sortzea eta eraikuntza algoritmikoa, sentsoreekiko iterakzioan oinarrituriko garapena eta irudi biomimetikoen 3Dko inprimatzea.

Más actividades de Natura Generatiboak zikloa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Jaime de los Ríos

ARTEK[Lab] Arte eta Zientzia laborategi irekiaren sortzaile