Nazioarteko Zine Mintegia - Nazioarteko Zine Mintegia - Safia Benhaim, Filipa César, Javier H. Estrada, Oliver Laxe, Beatriz Leal, Elena López Riera, Vincent Meessen, Camilo Restrepo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Nazioarteko Zine Mintegia

Nazioarteko zine mintegia
Partekatu!

Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, lehen zine mintegia antolatu du: hiru egun proiekzio aretoaren barruan ikus-entzunezko materialak ikusteko eta testuak, prozesuak, elkarrizketak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko topaketak elkarbanatzeko. Javier H. Estrada, Beatriz Leal eta Elena López Rierari eskatu diegu erreferentzia akademiko, teoriko eta ikus-entzunezkoek osatutako ibilbide bat marrazteko artista gonbidatuen obra aurkezteko: Safia Benhaim, Filipa César, Oliver Laxe, Camilo Restrepo eta Vincent Meessen.

 

Eta orain, topaketa honi hasiera emango dion aipua:

“Imajinazioa ez da fantasia. Imajinazioa gauzen arteko erlazio intimo eta sekretuetaz, elkarrekikotasun eta parekotasunetaz jabetzeko gaitasuna da. Imajinazioa, ez ordea fantasia, muntatzaile nagusia da; gauzen jarraitasuna desmuntatzen du hautazko afinitate estruktural berriak sortzeko helburuarekin. Irudia eguneratzen du eta berria bilakatzen du”.

 

Esaldia Javier Rebollo zinemagilearena da, Walter Benjaminen liburu bat oinarrian duena eta aldi berean, honek Charles Baudelaire-i erreferentzia eginaz idatzia. Eta link edo “artista batetik bestera joatearen” joko hau egokia da mintegia hainbat sormen geografia edo geografia bisual zeharkatzeko, paseo-ibilbide gisa planteatzen baita, eta bidaiako puntu ezberdinak lotzeko. Harreman eta link hauek zuzenak edo zeharkakoak izan daitezke, nabariak edo arbitrarioak (desioan oinarrituak), tematikoak ala ez. Gauzen erlazio intimo eta sekretuak, elkarrekikotasuna eta parekotasuna. Imajinazioarekin. Irudiekin, hiru egunetan zehar mintegia zine aretoaren barne garatuko baita.

 

Lehenengo edizio honetan artistiko eta zinematografikoaren arteko erlazio eta hausnarketa interesatzen zaigu baita. Horregatik gonbidatuen aukeraketa. Hau mapa bat balitz, marrazkia X bat izan liteke. “Ixa” bat elkargune gisa, dibergentzia, zerbait ezkutatzen den lekua, zerbait promesten den lekua, mapan helmuga, enigma. X: “Hemen gaude”.

Edukiak

Praktika artistiko garaikideak arlotik urtebete baino gehiago daramagu postkolonialismoa, identitatea, historia eta kulturari erlazionatutako bizigarriak, mugak eta geografia berria bezelako kontzeptuak lantzen. Bi erakusketa izan ditugu. Bat artxiboa indarrean dagoela eta irudiaren eta boterearen arteko erlazioa planteatu duena (The day after, Maryam Jafri) eta beste bat ikus-entzunezko kultura garaikidea eta tradizioa, historia eta etnografiaren gurutzaketa landu duena (Yto Barrada). Eta bi urte iraungo duen programa bat ere abian da (Estimulantes/Bizigarriak) tabakoa, kafea, azukrea eta kakaoaren historia gaur eguneko kultura eta pentsamendua determinatu duten prozesuekin erlazionatzen duena.

Hau da ikus-entzunezko mintegia planteatzen dugun markoa, ikerketa honetan kapitulu gisa. Planteamendua -galdera gisa- erraza da: eta artista eta pentsalariak gonbidatuko bagenitu hiru egunetan mugimendu irudiei buruz lan egiteko? Eta zinean gertatzen den mintegi bat bada, zinean, zineko butaketan? Eta “postkolonial” edo “muga” bezelako kontzeptu jeneralistetatik ihes egiten badugu eta hiru eguneko ibilbide bat planteatzen badugu puntu batetik bestera joateko, leku batetik bestera igarotzeko, paseo horri garrantzia emanaz, paseo kontzeptuari?

Egitura

Mintegia Tabakalerako zine aretoan gertatuko da formato intentsiboan eta hiru egunetan zehar. Hiru teoriko/kritiko/programatzaile gonbidatuek lan egiten hasteko oinarriak artikulatuko dituzte: Javier H. Estrada, Beatriz Leal eta Elena López Riera izango dira elkarbanatzeko gaiak eta irudiak hedatu eta aktibatuko dituzten arduradunak: ikerketa ildoak markatu, beste zuzendariekin lotura posibleak antzeman, tag-ak: postkoloniala, muga, identitatea, besterentasuna, belztasuna, multipantaila, zeluloidea... Eta artista gonbidatuak aurkeztuko dituztenak izango dira ere, eta hauek, beraien lan prozesuak eta irudiak aurkeztuko dituzte saio monografikoetan. Asmoa hurrengoa da: hitzaldi, fragmentu, irudi, erreferentzia, gai eta zalantzak beraien artean elikatzen joatea eta gurutzatze hori mintegiaren esentzia izan dadin.

Egun bakoitzari amaiera emateko, arratsaldeko 20:00tan, Javier H. Estrada, Beatriz Leal eta Elena López Rierak zinean, eta publikoarentzat irekitako saioan, eguneko epilogo eta hurrengo eguneko apunte gisa balioko duen gutun zuri bat aurkeztuko dute.

 

Dokumentazioa

Jarduerak

  • Zinema
    2016-10-09 - 20:00

    'Things of the aimless wanderer' Kivu Ruhorahotza zinemagile ruandarraren bigarren pelikulak gogoeta argigarri bat eskeintzen du Saharaz hegoaldeko Afrika eta Mendebaldearen arteko erlazioari buruz.

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2016-10-08 - 20:00

    'Octubre' eta 'Lumumba, la mort du prophète' iniziazio pelikulak, Afrikako zuzendari eta haien diasporaren poetikaren transformazioa momentu erabakigarri baten lekuko dira. 

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2016-10-07 - 20:00

    Bere lehenengo film honetan, Djamel Kerkar-ek 90eko hamarkadan, Algeriaren urte beltzenek eragindako samina du abiapuntua.

    Lekua: - Zinea

    + Info