Neguko txokoak

Neguko txokoak

Zer egin nahi duzu neguko oporretan? Kamiseta seriagrafiatu? Robota muntatu? Soinuarekin jolastu? Maketak eraiki? Ekintza ugariz beteko ditugu gabonetako bi asteak. Zuk erabaki zer egin nahi duzun; hori bai, Ubiken izan dadila!

Hona hemen eskaintzen dizkizugun txokoak (formatu laburreko lantegiak):

 

Entzun, soinuarekin jolastuko dugu

Begiak itxi eta inguruan dauden soinuak entzun, sentitzen dituzu? Bereiztuko zenituzke? Soinu bakoitzak zerbait desberdina sentiarazten dizu? Eta isiltasunak? Txoko honetan arreta jarriko diogu soinuari. Etorri eta entzun!

Noiz:
-Asteartea, abenduak 26, 17:00etan. Eman izena hemen
-Osteguna, urtarrilak 4, 18:00etan. Eman izena hemen

 

Plantxfer. Kamisetak pertsonalizatu binilo textila erabiliz

Txoko honetan kamisetak diseinatuko ditugu. Marrazkiak euskarri digitaletik fisikora pasa ondoren,  eta binilo textila erabiliz, marrazkia kamiseta bilakatuko dugu!

Noiz:
-Asteartea, abenduak 26, 18:00etan. Eman izena hemen
-Osteguna, urtarrilak 4, 17:00etan. Eman izena hemen

Oharra: Parte-hartzaile bakoitzak etxetik marrazki edo irudirik gabeko kamiseta bat ekarri beharko du.

 

Margotu, moztu, itsatsi. Goazen maketak eraikitzera!

Mahaiaren bueltan eserita, papera eta guraizeak eskuetan, hiru dimentsiotako maketak egiten tarte lasaia igaro nahi baduzu, hau da zure ekintza. Hainbat objektu egiteko aukera izango dugu: eraikinak, ibilgailuak, naturako elementuak, pertsonak... Dotoretu nahi izan ez gero, margoztatu ahal izango dira.

Aukeratu zure maketa, margotu, moztu eta itsatsi!

Noiz:
-Asteazkena, abenduak 27, 17:00etan. Eman izena hemen
-Ostirala, urtarrilak 5, 18:00etan. Eman izena hemen

 

PlayMais. Artoz egindako eskulturak

Hiru dimentsioko eraikuntzak egin ditzagun koloretako artoak erabiliz! Aukeratu forma, piezak busti eta elkartu. Listo!

Noiz:
-Asteazkena, abenduak 27, 18:00etan. Eman izena hemen
-Ostirala, urtarrilak 5, 17:00etan. Eman izena hemen

 

Ai, Hama!

Ezagutzen al duzu zer den Hama? Pixelez pixel irudiak sortzeko balio duten plastikozko pieza txikiak baliatuz nahi duzun irudia eraiki ahal izango duzu lantegi honetan. Anima zaitez zure gustuko pertsonaia pixelatzera!

Noiz:
-Osteguna, abenduak 28, 17:00etan. Eman izena hemen
-Asteazkena, urtarrilak 3, 18:00etan. Eman izena hemen

 

Estanpatatazioa

Fruta eta barazkiak erabiliz estanpazioa egin nahi duzu?

Forma sinplea sortu, pinturan busti eta oihal edo paper gainean behin eta berriz jarri. Estanpatutako azalera bereziak lortuko dituzu. Haur, gazte eta helduei zuzendua dago lantegia. Zatozte estanpazioa ezagutzera!

Noiz:
-Osteguna, abenduak 28, 18:00etan. Eman izena hemen
-Asteazkena, urtarrilak 3, 17:00etan. Eman izena hemen

 

desTxipatzaileak

Lantegi honetan ordenagailu eta tresna elektroniko zaharrak ireki, zatiak atera eta piezak berriro elkartuz birziklatutako tramankulutxo berriak egingo ditugu: apaingarriak, maketa txikiak, iruditxoak... Etorri ordenagailuen tripak kuxkuxeatzera!

Noiz:
-Ostirala, abenduak 29, 17:00etan. Eman izena hemen
-Asteartea, urtarrilak 2, 18:00etan. Eman izena hemen

 

Ilustramatoia

Ilustramatoia fotomatoi berezi bat da. Argazkiak egin beharrean marrazkiak egiten ditu! Eseri eta itxaron zure erretratua jaso arte edo animatu zaitez zure lagunak marraztera.

Noiz:
-Ostirala, abenduak 29, 18:00etan. Izen-ematerik gabe, lekuak bete arte
-Asteartea, urtarrilak 2, 17:00etan. Izen-ematerik gabe, lekuak bete arte

 
 

  • Data: Asteartea, 2017ko Abenduak 26 > Ostirala, 2018ko Urtarrilak 5
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
  • Hizkuntza: EU+ES
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: Doan
  • Norentzat: +8 urte