NEUKE | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

NEUKE

NEUKE Produkzioak Bilboko gazte produktora bat da. Gure lehenengo lana Inondik Inora film laburra izan zen eta 2012ko Beldur Barik saria irabazi zuen. Urte batzuk geroago, lan horretan inspiraturik NORMAL∀ proiektua sortu genuen, bost laburmetraiez osatutako seriea. NORMAL∀ proiektuko lehenengo hiru film laburrek Homoamak, Sinmás eta Bocakalle-k hainbat jaialditan parte hartu dute: Zinegoak (Publikoaren Bigarren saria 2018), Morelia (Mexiko), Zinebi, Cine Invisible, Dastatuarte, etab.

Aldi berean, ETB-n igorri dira Martxoak 8 egunean eta hainbat espazioetan proiektuak izan dira: Faktoria Lilan, Pabellon6-en, Safo Eskola-n etab. Azkenik, institutoetan proiektatzen ari dira eta horren ostean gaietan sakontzeko nerabeei antzerki tailerra egiten da. Gure ekoizpenetaz gain, beste enpresa edota elkarteetarako enkarguak ere egiten ditugu, horien artean aipatzekoak dira;  Ereduak Hausten DEMA Bizkaia-rako (2019) edota Harrapazank 2019 Bilboko Udalerako.