New Mineral Collective

Paisaia politika aztertzen duen plataforma bat da New Mineral Collective, era horretan, natura eta gizakiek lurreko azalerarekin duten hartu-emanaren irismena hobeto ulertzeko. Organismo gisa, NMC plataformak indar alternatiboak txertatzen ditu erauzketa-industrian; esaterako, desioa, gorputz-meatzaritza eta aurka-prospekzioa. Bere obrak esparru nazionalean eta nazioartean egon dira ikusgai, besteak beste SIART Boliviako Nazioarteko Arte Bienalean, Goteborg Kunsthall-en, Tromsø Kunstforening-en eta duela gutxi Conflict proiektuaren 7. edizioan, Artisten Filmen Nazioarteko Jaialdiko 2015-16 edizioan, Londreseko Whitechapel Gallery galeriak antolatutakoan.  Emilija Skarnulyte eta Tanya Busse artistek zuzentzen dute NMC.