20160913 Espazioen lagapena (Sortzaileen gunea) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Proiektu artistikoak garatzeko lagapen eskaera

Izena emateko bidali ezazu fitxa hau, pdf-a atxikituz:

  1. Harremanetan jartzeko datuak: izena, abizenak, helbidea, e-maila, harremanetarako telefono-zenbakia, jaioteguna. Hautatutako proiektuaren ordezkari bakarra izendatuko da solaskide izateko.

  2. Proiektuaren deskribapena eta hautagaiek zergatik egin nahi duten proiektuaren fase hori Tabakalerako egoiliar diren bitartean (gutxienez 500 hitz, gehienez 1000).

  3. Proiektua azaltzeko lagungarri den material grafikoa edo bestelakoa.

  4. Proiektuaren garapenerako beharrizan tekniko eta espazialen aurreikuspena.

  5. Lagapen-aldirako aurreikusitako lan-egutegia.

  6. Sozietatearen CVa eta bibliografia edo historia laburra (gehienez 500 hitz).

Dokumentazio guztia PDF formatuko (gehienez 10 mega, 10 orrialde) dokumentu baten bitartez helaraziko da; dokumentuaren izena honakoa izan behar duelarik: Izena_abizena_modalitatea; adibidez: sara_zudaire_espazioen_lagapena.pdf

Deialdi hau urte osoan zehar irekita dago

Fitxategiak 10 MB baino txikiagoak izan behar dira.
Baimendutako fitxategi motak: pdf.