Solicitud de uso del espacio | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Grabazioak edo argazki-saio domestikoak egiteko espazio publikoaren erabilera-eskaera

Tabakalerako eraikineko kale-espazio ezberdinetan izaera komertziala ez duten grabazio txikiak burutu daitezke, baldin eta aldez aurretik baimena eskatzen bada.

Zer ulertzen dugu grabazio domestiko gisa? Grabazio edo argazki-saio pribatuak behar dute izan, konplexutasun teknikorik ez dutenak eta espaziorik ez dituztenak blokeatzen, pertsonen igarotzean traban izan barik. Tripodearen erabilera onartuta dago; ez, ordea, argiztapen-ekipamendu konplexuaren erabilera. Halaber, ezin dute Tabakalerako langileen laguntza teknikoren beharrik izan.

Zein espazio erabil daiteke?Kanpoaldea (Emakume Zigarrogileak Plaza, 1), sarrera klasikoa, eskailera nagusia, plaza, pisu ezberdinetako komunikazioa guneak, prismaren alde publikoa, terraza eta zabaltza.

Zein da ordutegia? Astelehenetiko ostiralera, goizeko 08:00etatik 10:00ak bitarte.

Nola eskatu? Jarraian dagoen eskakizuna beteaz. Zalantzarik izanez gero, sarrera klasikoko InfoPuntuarekin jar zaitezke harremanetan. Posta elektronikoa: info@tabakalera.eu Tel: 943 118 855

Gure espazioetan grabaketak egitea nahi duten instituzio eta hedabideek honako email honetara idatzi beharko dute: info@tabakalera.eu. Erakunde pribatuek honako email honetara jo behar dute eskaizuna egiteko: alokairuak@tabakalera.eu