- NOKA - Irati Gorostidi, Sara Fantova, Marina Palacio, Coral Cruz , Elena López Riera , Celia Rico, Mar Coll, Isabel Peña, Valentina Viso | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
TBK_proyecto

NOKA

 

 

 

*Noka programan parte hartzeko hautatuak izan diren zuzendariak hauek dira:  Irati Gorostidi, Marina Palacio eta Sara Fantova. 

 

 

Noka

Noka Mentoringen helburua Euskadin eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu, lagundu eta akonpainatzea da. Bigarren edizio honetan, Tabakalerak hartuko du bere gain proiektuaren antolaketa, eta zine eta ikus-entzunezko arloaren garapen-programen artean ez ezik, Donostia Zinemaldia(SSIFF), Euskadiko Filmategia eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera osatzen duen erakunde- eta profesional-sarean ere txertatuko da.

Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua eta akonpainamendu profesionala eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; horrez gain, ahalik eta osoena izango den zuzendari-txosten bat egiten ere lagunduko diete, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren 1 utor laguntza batzuk eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesionaletakoak.

Prozesu osoan hiru tutore egongo dira, eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru 1 utoren profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza. Hautatutako hiru zuzendariek Nokak eskainitako programan parte hartu ahal izan dezaten eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan gara ditzaten, horietako bakoitzak 4.000 €-ko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Nori zuzenduta dago?

Noka Mentoring Euskadin eta Nafarroan jaio edo bizi diren eta fikziozko edo ez- fikziozko film luzeko proiektuak dituzten zuzendari berriei zuzenduta dago (lehen edo bigarren filma). Zuzendari talentudunak eta begirada zinematografiko propioa garatzeko gogoa dutenak babestu nahi dira Noka Mentoring proiektuarekin, bilaketa-prozesua obraren zati gisa ulertzen dutenak, zirriborratzen hasi diren irudi eta soinu horien zergatiari buruzko galderak egin nahi dituztenak, beren proiektuetan dimentsio artistiko eta sortzailea ez ezik zinemaren industrian eta prozesu profesionaletan parte hartzeko beharra integratzen dituztenak, beren film-proiektuek zinearen hiru garaiekin, iragana, oraina eta etorkizunarekin, elkarlotzeko aukera dutenak.

Zinema tradizio artistiko baten parte dela eta, aldi berean, ahots berriak behar dituen industria baten parte dela ulertzeko, begirada anitzen aberastasuna bilatzeko, exigitzeko jarrera hori baloratuko da proiektuak aztertzerakoan.

Egutegia:

- Proiektuak jasotzeko deialdia zabalik egongo da 2020ko otsailaren 1etik 28ra (eguerdiko 12:00etan).

- 2020ko martxoaren 6an jakinaraziko dira programan parte hartzeko hautatutako hiru proiektuak.

Hautaketa batzordea Amaia Serrullak osatuko du SSIFFren ordezkari gisa, zinema zuzendari eta EQZEko irakasle Maider Oleagak eta Lur Olaizolak Tabakaleraren ordezkari gisa.

Zine-ekosistema

Noka Mentoring Tabakaleran zinemagintzan aritzen diren erakundeek partekatutako programetan dagoeneko aktibatuta dagoen sare profesionalean eta prestakuntzakoan sartuko da. Tabakalera kultura garaikideko nazioarteko zentroan euskal zinemaren ondarea kontserbatzen eta eguneratzen duen Filmategia dago; baita A kategoriako nazioarteko zinema-jaialdi bat ere, bere programetan industria, merkatua eta sorkuntza garaikidea integratzen dituena; zinema-eskola bat, prestakuntzaren esparruan aitzindaria eta bakarra dena, eta bere hiru espezialitateetan (artxiboa, komisariotza eta sorkuntza) iraganaz, orainaz eta etorkizunaz galdetzen duena; eta zine-pantaila partekatu bat eta erakunde ezberdinen artean egindako zine-proiektuen garapen programak koordinatzen dituen proiektu kulturala.

Egunero eta elkarrekin, zinemagatik eta zinemarentzat lan egiten duen testuinguru profesional hori da Noka Mentoring programaren fase berri honetako balio bereizgarririk handiena, beste programa batzuekin alderatuta. Aukeratutako emakumezko zuzendariek, beraz, talentu zinematografiko berria sustatzeko Tabakalerak egiten duen lan partekatuko sistema honetan parte hartu ahal izango dute. Horri esker, aukeratutako hiru zuzendariek Tabakalerako pantaila partekatuko zinema-saio guztietara doan sartzeko aukera izango dute programak irauten duen denbora guztian. Halaber, EQZEko zuzendaritza akademikoarekin bilduko dira, beren proiektuen eta eskola-egutegien arabera, Noka Mentoring prozesuaren hilabeteetan zine-eskolan egingo diren tailer eta klaseetara ikasle gonbidatu gisa joateko aukera aztertzeko. Horrekin batera, industriako akreditazio profesional bat izango dute Donostia Zinemaldiaren 2020ko ediziorako (2020ko irailaren 18tik 26ra) eta, beraz, jaialdira eta haren industria-arlora joan ahal izateko esperientzia hori programan sartuko da, prestakuntza- eta laguntza-jarduera gisa.

 

Aurkeztu behar diren materialak:

Eskatzaileek pdf bakarra bidali beharko dute adierazitako datetan, honako informazio honekin: 
- 1. orrialdea: proiektuaren fitxa teknikoa.
 - 2. orrialdea: proiektuaren sinopsia. 
- 3. eta 4. orrialdeak: asmo-gutuna.
Zergatik egin nahi duzu film hau, kontatu nahi diguzu proiektu hau egin nahi izatera eramaten zaituen motibazioa uler dezagun? 
- 5. eta 6. orrialdeak: CV eta filmografia.
 - 7. orrialdea: hautaketa-batzordearekin partekatu nahi dituzun eta zure proiektua hobeto azaldu dezaketen beste material batzuk: linkak, argazkiak, audioa, Vimeorako estekak, etab. 

Proiektuak jasotzeko eta zalantzak argitzeko helbide elektronikoa: noka@tabakalera.eu
Tabakalerako proiektuaren koordinatzailearekin ere jar zaitezte harremanetan telefono honetan: 943 011 311 (3038 luzapena)

 

Noka, beraz, film bat egiteko prozesua hasteko programa bat da. Luzea den bide baten lehen katebegia da, eta, horregatik, bere lehen fasean eta ahalik eta zuzendaritza-memoria sendoena egitean jarri nahi dugu arreta. Programara aurkezten diren zuzendariei egiten diegun galdera nagusia da zer film egin nahi duten eta zergatik. Zer film daramazu barruan? Programaren barruan proiektua, haren motibazioak, haren indarguneak eta haren potentzialtasun zinematografikoa ezagutzea da eskaintzen duguna.

Zuzendariek barruan daramaten film hori azaleratu eta landu ondoren, Noka programak honako urrats hauek markatuko ditu, prozesuaren ondoriozko memoriak prest egon daitezen zinemagintzaren arloan dauden gainerako laguntzetara aurkezteko, bai Eusko Jaurlaritzarenak, bai ICAArenak (Kultura Ministerioko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua), bai nazioarteko zinemagintzaren foro profesionalenak.

Lan-egitura eta moduluak:

Prozesu osoan hiru tutore egongo dira, eta horiek programa osoan zehar hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute. Nokan zuzendaritza memoriarako ideia eta garapen fasea lantzen ari garenez, hiru tutoreen profilek lotura zuzena izango dute zinema sorkuntzarekin.

Hori bai, moduluek film bat asmatzeko prozesurako hurbilketa sortzailea eta proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluak konbinatuko dituzte.

1. modulua (2020ko martxoa): zinemagilearen buru-gorputza. Zinema barrutik. Zergatik egin nahi dut film bat? Irudien eta soinuen nahia. + Ikus-entzunezko narrazio-idazkera.

Proiektuak tutoreekin batera aurkeztuko dira, profesionalek emandako saioekin batera. Saio horietan, zuzendari gisa bakoitzak duen kontzientzia eta zinemaren istorioetan murgiltzea landuko dira. Gainera, saioak izango dira, eta proiektuaren idazketaren lehen faseari hasiera emateko beharrezkoak diren tresnak partekatuko dira.

2. modulua (2020ko maiatza): Zuzendaritzaren memoria idaztea. 

Proiektuaren zuzendaritza-dosierra egiteko gakoak eta tresnak ezagutzeko saioak.

3. modulua (2020ko ekaina): Nola sortzen da film bat? Etapak eta urratsak.

Jardunaldi teknikoagoak, non zuzendarien proiektu bakoitza landuko den, ideiak lurreratzeko eta ekoizpenarekin lotura handiagoa duten alderdiak zehazten hasteko.

4. modulua (2020ko urria): eta orain zer? Industriaren mapa, labak eta foro profesionalak.

Deialdien, laborategien, merkatuen eta jaialdien aukerak ezagutzeko jardunaldiak, proiektuak aurkezteko eta ekoizleekin eta finantzaketarekin harremanak lortzeko.

Egutegi orokor hau markatuko duten bi data garrantzitsu daude:

Uztailaren 1erako, Tabakalerak, Donostiako Zinemaldiak (SSIFF) eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eskaintzen dituzten Ikusmira Berriak, proiektu zinematografikoak garatzeko egoitza artistikoen deialdira, aurkezteko prest egon beharko dute proiektuek. Ikusmira Berriak programaren deialdia zabalik egongo da uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, eta Nokaren programaren helburuetako bat hiru proiektuak deialdi horretan aurkeztu ahal izateko ahalik eta egokien prestatzea da.
 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Irati Gorostidi

Zinegilea

Sara Fantova

Zinegilea

Marina Palacio

Zinegilea

Coral Cruz

Idazlea eta gidoigilea.

Elena López Riera

lacasinegrako kidea

Celia Rico

Zinegilea 

Mar Coll

Zine-zuzendaria

Isabel Peña

Gidoigilea

Valentina Viso

Guionista

3 tab