Kultura Eta Sormen Industrien Nazioartekotze Programa Pilotua | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Kultura Eta Sormen Industrien Nazioartekotze Programa Pilotua

 

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak kudeatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektorean hautatutako enpresei, ondorengo doako zerbitzuak eskaintzen dizkie:

    • NAZIOARTEKOTZE DIAGNOSTIKOA, zure enpresaren nazioarteko merkatuetara heltzeko potentziala ezagutzea ahalbidetuko dizuna (70 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
    • NAZIOARTEKOTZE PLANA, atzerriko negozio aukerak guztiz aprobetxatzeko bide-orria diseinatzen lagunduko dizugu (20 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
    • FORMAKUNTZA PLANA, Kultura eta Sormen Industriekin zerikusia duten gaietan oinarrituta.

 

Parte hartzeko gutxieneko baldintzak

    • Bi pertsona edo gehiagoko enpresa izatea. Bestalde, salbuespen moduan kontutan edukiko dira pertsona bakarreko bi (edo gehiago) enpresen bateratzetik garaturiko proiektuak (klusterrak eta enpresa elkarteak kanpoan geratuz).
    • Kultura eta Sormen Industrien sektoreko parte izatea.
    • Enpresa pribatua izatea, edo gehienezko %50eko partaidetza publikoa izatea.
    • Zerga-egoitza Euskadin egotea.

 

Eskaera epea
    • Eskaera epea 2019ko maiatzaren 14tik uztailaren 5era irekita egongo da.

 

Programan parte hartzeko eskaera igorpena
    • Programan interesa duten enpresek hurrengo eskaera-inprimakia betez aurkeztu ahal dira: eskaera-inprimakia.
    • Onarpen eskaerarekin edo programarekin zalantzaren bat izatekotan, hurrengo helbidera bideratu ksi@tabakalera.eu