Plaza Publikoa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Plaza Publikoa

Tabakaleraren berezitasun nagusietako bat bere erabilera publikoa da. Eraikina bera hiri baten modukoa da nolabait, bere plaza eta kaleekin.

Erabilera zehatzik ez duten espazio hauek hiritarren zein bisitarien esku uzten dira, leku estali bat izan dezaten bertan paseatzeko, jolasteko, deskantsatzeko, lagunekin elkartzeko, laneko bilerak egiteko eta eskaintzen dituen kultura-aukera guztiez gozatzeko. Erabilera anitz horiek berezi bihurtzen dute lekua, bisita bakoitza ezberdina eginez eta ezustekoei aukera zabalduz.