Tabakalera Artxiboa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera Artxiboa

Tabakalerak antolaturiko proiektu eta jarduera bakoitzari dagokion dokumentazioa Tabakalerako Artxiboan gordetzen dugu. Hainbat gairekin lotutako edukiak ezagutu nahi dituen oro gonbidatzen dugu artxiboko honako aukera hauetan nabigatzera.

MAKUSIk Tabakalera ikusi, entzun eta irakurtzeko aukera ematen dizu. Proiektu kultural honen unerik garrantzitsuenak, 2005az geroztiko programazio osoa eta beste eragile batzuekin gauzaturiko elkarlanak biltzen ditu.

Makusiren (Tabakalerako Artxiboa) helburuetako bat da Tabakaleraren antzeko beste proiektu kultural batzuei babesa ematea eta horiek bistaratzerako plataforma bat izatea. Horren adibide da EIECINE bilduma: Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa. 2007. urteaz geroztik zinemagile horiek eskaintzen dizkiguten lan eta iritziak ezagutzeko aukera izango duzu.

Ahal den neurrian, hemen jasotako dokumentazioak CC BY-SA lizentzia irekia du.

Hori eta gehiago da Tabakalera. Ezagutzera animatzen zaitugu, bizi esperientzia. Lagun izango gaituzu.

Artxiboan sartu