Tabakalerari buruz

Tabakalera Donostia Kultura garaikidearen nazioarteko zentroa

90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.

Erakusketak

Kultur proiektuaren leiho ikusgarriena dira erakusketak. Zentroaren ildo editoriala ikusarazten dute eta nazioarteko arte-garaikideko zentroen sarean kokatzen dute Tabakalera. Sorkuntza zentroa izanik, ekoizpen berriko erakusketak dira gehienak.

Zinea

 

Zinema garaikidea, ohiko aretoetara iristen ez den hori, da Tabakalerako zinema aretoek eskaintzen dutena. Asteazkenetik igandera, zinema proposamen askotarikoak, errealizadore eta ikusleen arteko topaketak, egonaldi programak, eta EIECINE (Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa) gisako bestelako proposamenak antolatzen dira bertatik.

Programa publikoak

 

Programa publikoen xedea gaur egungo munduari buruzko, ikerketa, hausnarketa eta eztabaida sustatzea da. Mintegi, lantegi, aurkezpen, proiekzio edo solasaldi formatua izan ohi dute jarduera hauek.

Sortzaileen gunea

 

Artisten eta kultur-eragileen profesionalizazioan laguntzeko baliabideak, zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu: lanerako estudioak, baliabide teknikoak, nazioarteko egonaldi-programak, aholkularitza zerbitzua, etab.

Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategiak

 

Kultura digitalaren eremuan diharduen hiri laborategia da. Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa eta kolaboratiboa bultzatzen ditu. Arlo honetan alfabetatzeko baliabideak, komunitate espezializatuarentzat topagunea, ezagutza eta guztientzat jarduerak eskaintzen ditu. DSS2016EU-kin elkarlanean.

Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia

 

Ikasi - egin - gozatu: hiru aditzok definitzen dute Ubik. Sorkuntza liburutegiaren helburu nagusia kultura garaikidearen hedapena da. Era berean, bertako espazioak eta zerbitzuak, erabiltzaileak eduki-sortzaile bihur daitezen pentsaturik daude.

Hezkuntza

 

Bitartekaritza lana egitea du helburu hezkuntza arloak: proiektu kulturala eta eraikina hiritarrekin harremanetan jartzea. Sorkuntzarekin eta gizarte-harremanekin lotura duten programak lantzen ditu, testuinguru bakoitzera egokituriko gai eta erritmoetara moldatuz.