Tabakalera | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera

Laurogeita hamar urtez tabako fabrika izan ostean, 2015. urtean Tabakalerak berriz zabaldu zituen ateak hainbat erakunde eta proiektu batu eta inspiratzen dituen kultura garaikidearen nazioarteko zentro bilakatuta.

Tabakalera osatzen duten askotariko proiektu eta erakundeek partekatzen duten misioa honako hau da: euskal gizartearen gaitasun sortzailea eta kritikoa garatzen laguntzea, aisialdi sortzaile eta parte hartzailea sustatuz.20170318_bizigarriak-erakusketa_10_mod.jpg

Kultur zentroaren izaera polifonikoa dela eta kultur eskaintza askotarikoa eskaintzen da bertan, mota guztietako publikoak bildu eta bateratzeko modukoa. Pertsona guztiei luzatzen zaie gonbita sortzeko, esploratzeko, esperimentatzeko, diziplina-arteko zubiak zeharkatzeko, praktika berriak probatzeko; eta baita kolaboratzeko, parte-hartzeko, komunitate-sortzailetako eta hainbat proiektutako parte izateko. Tabakalera topo egiteko, elkarrizketarako eta elkarrekin sortzeko gunea baita. 

Hausnarketak eragitea eta galderak piztea da Tabakaleraren asmoa, gizarte garaikideen erronka handiei erantzunak bilatzea, eta abangoardiako korronteekin eta unean uneko joerekin konektatuta egotea.

Jarduketa esparru nagusiak zinema eta ikus-entzunezkoak, arte garaikidea eta industria sortzaile nahiz kulturalak, bereziki, diseinua eta gastronomia sortzailea dira. Zentroak, baina, musikarekin, modarekin, arte performatiboekin eta beste hainbat esparrurekin erlazionaturiko jarduerak ere hartzen ditu.

Sorkuntza prozesuak sustatzea da zentroaren motor nagusia. Horretarako laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkie askotariko diziplinatako sortzaileei. Ideiak eta proiektuak modu gurutzatuan ernaltzeko laborategi bat ere bada, sortzaileen eta industriaren arteko zubiak eraikitzeko zentro bat, sistema kultural osoa modu bateratuan garatzeko lekua.

Baina, era berean, kulturaz eta aisialdiaz gozatzeko toki bat da Tabakalera, eta ezagutza orokorra eta pentsamendu kritikoa ere sustatzen ditu.

 

Tabakalera osatzen duten erakundeak:

    • Donostia Zinemaldia
    • Instituto Vasco Etxepare
    • Euskadiko Filmategia
    • Kutxa Fundazioa
    • Zineuskadi
    • Elías Querejeta Zine Eskola

Ekimen pribatuak:

    • Impact Hub
    • Basque Living
    • nana
    • LÄNTOKI. Nikolas Iturralde
    • Arteuparte Studio | Store | Gallery
    • Tobacco Days