Núria Guzmán San Jaume | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Núria Guzmán San Jaume

Núria Guzmán Piskologian lizentziatu zen Bartzelonako Universitat Oberta unibertsitatean. Hainbat master egin ditu: Neuropsikologia eta Hezkuntza, Psikologia Juridikoa eta Tratu Txarretan Prebentzioa eta Esku Hartzea.

Gaur egun psikologia-zentro bateko zuzendaria da, eta bertan familien, haurren eta nerabeen hezkuntza-beharrei eta behar soziokomunitarioei erantzuten diete. Afim21 elkarteko presidentea da. Elkarte horrek familia, haur eta adinekoei ematen die arreta, mahai-jokoen bidez. Horrez gain “Conectar Jugando” izeneko esku-hartzeko programa koordinatzen du.

Hezkuntza-jarduerak gauzatzen ditu ikastetxe eta unibertsitateetan, eta zenbait unibertsitate-ikerketatan parte hartu du. Liburu batzuk ere argitaratu ditu, hala nola “Neuroeducación y juego de mesa en el aula” (Editorial Devir, 2016) eta “Educar jugando. Reto del siglo XXI” (Nexo Ediciones, 2017).