Fokuak (FK) - O Regresso de Amílcar Cabral + Reassemblage (Trinh T. Minh-ha, 1982, 40’) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

O Regresso de Amílcar Cabral + Reassemblage (Trinh T. Minh-ha, 1982, 40’)

 

*Solasaldia Filipa César (artista eta zinegilea) eta Pablo La Parrarekin (EQZEko ikerketa departamentuko burua).

 

O Regresso de Amílcar Cabral, Flora Gomes, Sana na N'Hada, José Bolama, Josefina Crato, Djalma Fettermann, Flora Gomes, Ginea Bissau, Suedia, 1967, 31’, DCP

Ginea Bissau eta Cabo Verdeko Independentziaren aldeko Partido Afrikarraren (PAIGC) lider eta kofundatzailearen hiletan grabatutako irudiak. 1973 urtean Amílcar Cabral hil zuten, oraindik ebatzi gabeko hilketa. Olaf Möllerrek idatzia.

 

Reassemblage: From the Firelight to the Screen, Trinh T. Minh-ha, AEB, 1982, 40’, 16mm.

Trinh T. Minh-ak begiekin entzun eta belarriekin ikusteko gonbita egiten digu. Oraingoan Senegalen. Senegali buruzko pelikula, baina zer da Senegal zehazki? Reassemblage Senegaleko jendeari buruzko filma da eta, aldi berean, zinemari berari buruzko gogoeta bat, ohiko zinema etnografikoa ezbaian ipintzeko ariketa bat. Zuzendariak tresna zinematografiko ezberdinak darabiltza zinemak berezkoak dituen manipulazio gailuak ikusgarri egiteko, adibidez, musika eta musikak ikuslearengan sortzen duena.

Senegaleko herrixka batean, bere burua begirada dokumentalaren inguruan galdetuta hauxe dio Trinh T. Minh-hak: “Lentetik berari begira. Ni bihurtzen ikusten dut, nirea bihurtzen. Zeinuen errealitate bakarrean, ni neu zeinu naizen horretan”.

Más actividades de Fokua: Eskolatik:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.