- orain diseinugileak. Profesionalak erronka berriei begira - Ana Malagón, Eneko Muruzabal, Iñaki Remiro, Leire Francés, Itsaso González, Amaia Martínez, Olaia Irulegi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

orain diseinugileak. Profesionalak erronka berriei begira

Mahai ingurua

 
JARRAITU ZUZENEAN STREAMING BIDEZ, HEMEN!
 
Orain diseinua! Euskadi eta industria izeneko erakusketaren harira,  Tabakalerak ekoitzitakoa eta Guillermo Zuaznabar komisario duena, Euskadiko MUGAK Nazioarteko Arkitektura Bienalaren testuinguruan, jarduera osagarriak antolatzeko beharra planteatu da beste ikuspuntuen bidez erakusketa
aberasteko. Kontuan hartuta erakusketak Euskadiko diseinuaren ibilbide historikoa gurutzatzen duela sektoreko enpresa liderren bidez, diseinatzaileak eta produktuak baino gehiago, uste dugu beharrezkoa dela abagunea aprobetxatzea profesional horiek eta egiten duten lana ezagutarazteko.
Lehenik eta behin, beharrezkoa delako azaltzea zer den diseinatzaile bat eta zer-nolako rola duen gaur egun produktu edo zerbitzu baten sorreran eta enpresa baten arrakastan. Bigarrenik, beti delako komenigarria gizartearen eta enpresen erronken inguruan eztabaidatzea, eta diseinuak eman dezaken erantzuna ikustea.
 
Orain diseinugileak! Erronka berrietarako profesionalak jardunaldia Tabakalera eta EIDE elkarteak antolatu du, eta mahai ingurua formatuarekin aurkezten da, “Euskadiko diseinu-ekosistema” deritzoguna osatzen duten agenteen ahotsa eta ekarpenak jasotzeko: profesionalak, enpresak, prestakuntza-zentroak, erakundeak, administrazioak... 
 
Xedea gaur egun gure artean dauden kontuen inguruko ikuspuntuak kontrastatzea da:
  • Alde batetik, diseinatzailearen profil profesionala gure sektore ekonomikoen egungo eta etorkizuneko erronketara egokitzea, goi-mailako prestakuntzaren eta merkatuaren eskakizunen arteko koherentzia, eskari eta eskaintzaren ezagutza-gradua eta lerrokatzea, talentuari eustea, etab.
  • Bestetik, erronkak eta erantzunak diseinutik, diseinuak hirien, gizartearen eta erakundeen garapen ekonomiko eta kulturalean duen eragin erreala, diseinuaren jarduketa-eremu berria, mota guztietako erakundeen berrikuntza-estrategien diseinua, diseinua administrazio eta politika publikoetan, etab.

Guests

Ana Malagón

Produktu eta zerbitzu digitalen diseinatzailea, LA PERSONNALITÉ

Eneko Muruzabal

Zerbitzuen diseinatzailea, PROSUMERLAB

Iñaki Remiro

Diseinuaren eta Produktuaren Garapenaren zuzendari globala, BELLOTA

Leire Francés

Ingeniaritza Industriala eta diseinu industrialeko masterra, TECNUN

Itsaso González

koordinatzailea, DBZ-MU

Amaia Martínez

Ekimen estrategikoak  – SPRI Taldea

Olaia Irulegi

DIARADESIGN enpresako zuzendaria eta EIDE elkartearen zuzendaritza-batzordeko kidea

Interesa dakizuke

Erakusketak
2019-10-21 > 2020-02-09 - 12:00-20:00

orain diseinua! euskadi eta industria...

Lekua:

+ Info